Batzarre, Equo-Euskadi, Ezker Anitza-IU, Equo Navarra-Nafarroa eta IUN-NEB, erakunde politkoek bortzakeriaren espiralaren amaierak usten dituen erronkak elkarrekin hausnartzea erabaki dute. Bakea, memoria eta elkarbizitzaren inguruan idei eta klabe amankomunak esploratzea helburua izanda, “Memorian oinarritutako bakea: ezker alternatibo eta ekologia politikotik elkarbizitza pluralistaren aldeko apustua” izenburuko jardunaldiak antolatu dituzte.
Askotan interes alderkikoiak eta begirada partzialak, bakea eta elkarbizitza defentsaren aurretik jartzen diren testuinguruan, jardunaldi hauek bultzatu dituzten erakundeek beraien konpromezua azaldu nahi dute helburu horiekin.
Bortzakeria deslegitimatzeko memoria, biktimak, barkamena, espetxe politika, birgizarteratzea, bakerako hezkuntza eta elkarbizitza pluralista ondo lantzeko, ikuspegi eta proposamen propioak beharrezkoak dira. Erakunde hauek sustraitu diren esparru sozialetan bultzatutako printzipioei jarraituz, bereziki, identitate pluralismoa eta giza eskubideak edozein proiektu politikoen oinarri eta muga izatea. Horiek abordatzeko erak, gure gizartea oinarrituko den baloreak markatuko ditu, zalantzarik gabe.
Eransten dugun programa, Bilbao, Vitoria-Gasteiz eta Iruñan gauzatuko da, eta bihar bertan hasiko da Bilbon, Euskadi eta Nafarroan helburu politikoekin eragindako bortzakeriaren historia jorratuz. Joseba Eceolaza (Nafarroako foru legebiltzarkide ohia, Batzarrekoa), Antton Karrera (Ezker Anitza-IU legebiltzarkide ohia) eta Eduardo Garcia Elosua (CCOO Euskadiko-ko kidea) parte hartuko dute. Bere interbentzioetan bortzarekia justifikatzeko erabili diren argudioak eta bortzakeria deslegitimizatzeko kontakizuna nola eraiki eztabaidatuko da.