EQUO Euskadik Euskadiko Partido Popular-ari azalpenak eskatzen dizkio Barcenas-ek bere Bilboko egoitzaren inguruan egindako aitorpena dela eta

EQUOtik gure haserre eta egonezina azaldu nahi dugu uztailaren 15ean Ruz epailearen aurrean Luis Barcenasek egindako adierazpenengatik. Legez kanpoko finantzaketa eta gainsoldata susmoez gain, PPko diruzain ordeak garbi utzi du ¨Bilboko alderdiaren egoitza enpresa komisioen ondorio bat dela¨.

EQUOk Barcenasek egindako adierazpenak oso larritzat jotzen ditu eta gutxieneko azalpenak eskatzen ditu Euskadiko Alderdi Popularraren partetik. Guzti hau egia izango balitz, EQUO Euskadik uste du demokraziako oinarriak kolokan usten dituen korrupzio kasu baten aurrean egongo ginatekela.

EQUO Euskadin, Alderdien legeak inposatzen duenetik gain, irmoki sinezten dugu gardentasun printzipioetan, inolako salbuespenik gabe formazio politiko guztiak bete beharko zituztelarik.Oso arro gaude, autofinantzatua eta guztiz gardenak diren kontuak dituen alderdi bat izateagatik.

Azkenekoz, EQUO Euskadik hiritar guztiei deia egiten die 15M eta Democracia Real plataformengandik deituak izan diren manifestazioetan parte hartzera, PP-ren egoitzen aurrean gaur uztailak 18, Mariano Rajoy-ren eta Espainiako gobernu buruen dimisioa eskatzeko:

  • Gazteiz arratsaldeko 20:00tan PP-ren egoitzan Olaguibel kalea, 2.
  • Donostian arratsaldeko 20:00tan Illumbe kalean, Bakearen usoatik gertu.