EQUO Euskadik gobernu zentraletil inposaturik datorren farmaziako koordainketa ezarketari uko egiten dio. Farmaziako koordainketarekin, osasun publiko eta unibertsalaren indar galtze bat datoz eta ahalbide gutxieneko pertsonengan dakartza ondoriorik txarrenak.
Farmaziako koordainketa azken finean birordainketa bat da,modu bidegabean euskal osasun publikoaren erabiltzaileak gaur egun daukaten zerbitzua bi aldiz ordaintzen bait dute.Ezaguna da ere neurrik bidegabe hauen ezarketak ez dutela osasun publikoko gastuetan inongo aurrerapenik ekartzen.
Ahalbide gutxien dituzten pertsonak babestu beharko liratekeen garaietan, inongo gupidarik gabe zigortzen dira, batez ere gaixo eta zaharrak eta honekin desberdintasun soziala handitzen laguntzen da.
EQUO Euskaditik alderdi politiko sozialen arteko elkarlan plural baten aldeko apustua egiten dugu, herritar guztiekiko eta osasunaren esparruan, milaka euskaldunen poltsikoendako onartezina den proposamenari oztopoak jartzeko.
EQUO Euskadiren proposamena garbia da: Koordainketa onartezinaren aurrean, ordain eza eta intsumisioa.