Equo Euskadi alderdi politikoak euskal gizartean bakea eta adiskidetza lortzeko lan egiten duten gizartearen eta hiritarren ekimenak babesten ditu. Goraipatu nahi dugu bereziki Lokarri-k eta Bake Bidea-k bultzatu duten “Gizarte Foroa”-ren gomendioak, eta goraipatu nahi dugu Euskalherriko Bakearen Aldeko Koordinakundearen jardunbidea, bere agurraren une honetan.
Equo Euskadi-k beti defendatu du azken hamarkadetan bakearen alde lan egin duten giza-mugimenduei dagokiela euskal gizartea bizi den bake-prozesuaren lidergoa. Haiek dira bakearekin konpromezu handiena adierazi duten giza-sektoreen ordezkariak. Lan horrekin kontrajarrita, zoritxarrez, euskal alderdi politikoek sarritan adierazi dute euren jarrerak oinarrituta daudela norgehiagoka politikoan eta epe laburreko hautes-estrategian.
Ildo horretan, laudatzen ditugu pasa den martxoan Lokarri-k eta Bake Bidea-k antolatu zuten “Gizarte Foroa”-ren ondorioak. Bat egiten dugu euren gomendioekin eta aipatutako eragileei (ETA-ri, Espainiako Gobernuari, presoei, euskal erakundeei eta alderdi politikoei) eskatzen diegu bere erantzukizuna hartzeko, egoera berriak sortzeko, bakean, justizian eta sortutako kaltearen konponketan oinarrituta.
Bukatzeko prentsa-ohar honen bidez esker ona eman nahi diogu Euskalherriko Bakearen Aldeko Koordinakundea-ri. Hasi ziren garaian bakearen idealak ameskeria ziruditen, baina tinko eta duinez euskal gizartea esnarazi zuten indarkeria politikoa aurpegiratzeko. Zintzo izan ziren bere ikuspuntu etikoetan, eta apalak onartzeko bere papera zein zen gatazka honetan. Agurrean euskal gizarteari uzten dizkiote bai baliabide etiko sendoa indarkeria ez-legezkotzat jotzeko, bai eredu zoragarria biktimen duintasunaren defentsan eta adieraztea hiritarren mobilizazioa dela bide onena gizarte batek amesten duten helburuak lortu ahal izateko.