Arrantza jasangarria ez bada, ez dugu arrainik izango, ez enplegua, ezta etorkizuna ere itsasoan

Equo Euskadi-k Greenpeace-ren arrantza jasangarriari buruzko kanpainak babesten dugu eta Euskadiko baxurako artisau arrantza-flotaren kezkekin bat egiten dugu, Kantauri itsasoan arrantza-mota horren etorkizuna iluna delako. Arrantza jasangarria ez bada, ez dugu arrainik izango, ez enplegua, ezta etorkizuna ere itsasoan.

 

Atzo ostiralean, maiatzaren 17an, Equo Euskadiko eta Equo Bizkaiako ordezkariok beste politikari batzuekin eta arrantzaleekin bildu ginen Greenpeace-ko “Arctic Sunrise” itxasontzian, erakunde horrek Europa osoan zehar egiten ari den “Arrantza jasangarria babestu” kanpainaren eremuan egindakoa.

 

Bilera horretara euskal arrantzale artisau asko etorri ziren, baina politikari eskas: Equo-tik aparte, Eusko Legebiltzarrean dauden alderdien artean bat soilik etorri zen, eta instituzioetatik inor. Argi eta garbi dago politikariei ez zaiela batere inporta gure itxas-baliabideen jasangarritasuna edo arrantza artisauaren etorkizuna, mendeetan zehar euskaldunon ezaugarria eta zutabe ekonomikoa izan den arren.

 

Equo Euskadi-koek Greenpeace-ri eskerrak eman nahi diogu bere lanagatik Arrantza-Politika Bateratua (APB) aldatzeraren alde, eta euren proposamenak babesten ditugu itxas-baliabideen gehiegizko ustiapena mozteko, arrantzale artisauen proposamenekin eta gure hauteskunde-programan agertu denarekin bat datozelako. Ildo honetan, bileran hitz egindakoaren ondorio gisa, eskatu nahi diegu:

 

Europar Batasunari, Arrantza-Politika Bateratua aldatzea, bazterkinak eta gainarrantza murrizteko, eta laguntza ekonomikoak arrantzategi artisau eta jasangarriei emateko.

 

Espainako Gobernuari, baxurako artisau arrantza-flotari esleitzea txanku suntsitzaileei dagozkien arrantza-kuotak, batez ere arraste-arrantzarenak eta ingurasareko arrantzarenak.

 

Eusko Jaurlaritzari Itxas-Ur Babestuak deklaratzea 12 milia arte hedatzen den itxas-gunea, eta gune horretan debeka dezala araste- eta inguraseko-itxasontzien arrantza.

 

Instituzio guztiei eskatzea, bakoitzari bere jarduera-eremuan, bultzatzeko eta errazteko “Salmenta Zuzenarako Puntuak” sormena, arrantzale artisauek bertan arraina saltzeko aukera izan dezatela, era horretan handizkarien prezioen diktaduraren menpe ez egoteko, itsas-baliabideen ustiapen jasangarria egiten dutenen etorkizuna hondatzen dutelako.