Bizirauteko behar ditugun gauza guztietatik, ura, dudarik gabe, gizakiarentzako garrantzia gehiena duen sustantzia kimikoa da.
Era berean, urak klima eta hotzberoarengan duen eragina ukaezina da. Ur masa handiak (Itsasoak, ibaiak edota lakuak) bero akumulatzaile handiak dira eta beraien inertzia termikoarekin klima eta tenperaturaren erregulatzaile garrantzitsuak dira.
Ur ozeaniko korronteak planetatik birbanatzen dute eguzkiaren beroa eta, hauek gabe, hotzbero ezberdintasun handiagoak emango ziren, adibidez, Marten bezala, non eremu berdinean 20ºC-ko maximoak eta -80ºC-ko minimoak aurki ditzakegun.
Nahiz eta Lurrako azalera %70 batean urez eztalirik egon, bakarrik %2,5ª da ur ez gazia eta honen %30 soilik (hau da, guztiaren %0,8 baino gutxiago) izango da erabilgarria gizakiarentzat. Proportzio honekin ideia hartzeko, 1,5 litroko ur botila bat hartzen badugu, bakarrik 12 ml., hau da, bi tapoi (6 ml./tapoi bakoitzeko) izango lirateke erabilgarri. %0,8 honetatik, gutxi-gora-behera %70ª nekazaritzan erabiltzen dela uste izaten da (gure botilaren 8,4 ml.), industriari mundo kontsumoko %20ª dagokio (2,4 ml.) eta etxeko kontsumoari geratzen den %10ª (1,2 ml.)
Urak duen propietate fisiko bategatik, disolbaturik edota esekiturik dauden sustantziak metatzeko joera dauka. Hortaz, sustantzia kutsakor gehienak era batera edo bestera, uran amaitzen dute, eta honi esker, ingurumenetik hedatu eta kate trofikora iristen dira.
Hondakin urak edateko ura bihur dadin jasan beharreko prozesuan energia kontsumitu behar izaten da. Jarraian, zenbait kontu egingo ditugu zenbat energiaz hitzegiten ari garen irudikatzeko.
Udal inguruan, uraren ziklo osoa (erakartze, arazketa eta kontsumorako tratamendua, isuri eta hondakin-uren arazketa) m3 bakoitzeko 3 eta 6 KWh arteko kontsumo energetikoa suposatzen du, uraren kalitate, tratamendu mota distantzia e. a…-en arabera.
Espainiako (45 miloi biztanle) urteko ur kontsumoa 3.393 miloi m3-koa da (INE-ko 2010-eko datuak nekazal kontsumoa kenduta, hau 16.118 miloi m3-koa izanik). Hortaz, honek suposatzen duen energia kostua 10.179 GWh eta 20.358 GKh. artean kokatuko zen.
2010-eko kontsumo elektriko osoa 277.996 GWh-koa izan zen (Industria Ministeritzako datuak), beraz, honek esan nahi du edateko ura lortzeko kontsumo osoaren %3,66 eta %7,32 arten egongo dela.
Ideia bat egiteko, batazbesteko urteko kontsumoa etxebizitza batean gutxi-gora-behera 3.500 Kwh-koa bada (IDAE-ko datuak), gure gizartean edateko ura edukitzeko kontsumitu behar den energia, 3 eta 6 miloi familien urteko kontsumoaren baliokidea da (7,5 eta 15 miloi pertsona artean)
Datu hauek edateko uraren hainbat erabilera berriz planteiatzera garamatza, adibidez:
- Baiezta dezakegu edateko ur proportzio bat landareak ureztatzeko edo komunetarako erabiltzen dela… beraz, jakina, ezin ugariago tratatua dago.
Garatutako herrialdetan etxeko ur kontsumoaren herena komunetan erabiltzen dela kalkulatzen da. Ur zirkuito bikoitza inplemetatzea (edateko ura komunetako uratik banatu) eta berrerabiltzearren hondakin-urak hauen iturriaren arabera sailkatzea (askoz errazagoa dena metal astunik ez baleude) oraindik garatu gabeko neurriak dira, baina hurrengo urtetan garapen nabarmena jasan beharrekoak.
“kalitatezko ura, edatekoa, kalitate hori behar ez duten erabileretan erabiltzen dugu”
- Gure eguneroko bizitzako produktu askok bere sorkuntzarako izugarrizko ur kontsumoa dakarte bere atzetik :
http://www.elmundo.es/mundodinero/2008/03/19/economia/1205922088.html
Kafe katilu bat sortzeko 140 litro ur erabiltzen dira (laborantza, ekoizpen eta kafe-bihiaren paketatzerako). 500 gramoko gazta zati bat lortzeko 2.500 litro ur beharko lirateke, behi esne litro bat lortzeko 3.000 baino gehiago eta behi haragi kilo bat lortzeko, 10.000 baino gehiago…
“Eguneroko menuan, kontsumitzaileak 2.000 eta 5.000 litro “ur virtual” erabiltzen ditu”
- Populazioaren hazierak eta gizabanako kontsumoak kalitate gutxiagoko akuiferoak erabiltzera garamatza, hondakin-uren aprobetxaketa barne. Adibidez, inguru lehorretan, non ura DBO (oxigeno eskaera biologikoa, bakteria aerobioek dagoen materia organikoa degradatzeko kontsumitzen duen oxigeno kopurua) handia duten ibai eta erreketatik hartzen den, klororekin jasandako tratamendu erasotzaileak trihalometanoen agermena handitzen du (THM), hauetako asko toxiko eta minbizi-sortaileak direlarik.
Bangladesh-en, planetako populazio dentsitate gehien duen herrialdean, bere akuiferoekin izugarrizko arazoa dauka, artsenikoarekin kutsaturik baitaude:
http://www.madrimasd.org/blogs/remtavares/2010/06/24/131473
- Ur fosilak (lurrazpiko akuiferoak eta sakontasun handiko tanga naturalak, miloika urtetan zehar sorturikoak) arriskuan daude toki askotan, bere gehiegizko ustiapena dela eta. Ogallala-ko akuifero handiak, EEBB-tako erdi-ekialdean, bere edukieraren erdira iritsi da azkenengo 50 urteetan, nekazaritza eta populazioarenganako ondorioak kalkulaezinak direlarik.
http://cienciadebolsillo.com/geologia/ogallala-el-final-de-un-mar-subterraneo/gmx-niv40-con280.htm
Faktore guzti hauek, dudarik gabe, kalitatezko ur eskasia handiagora eta edateko ura lortzeko erabili beharreko energia kopurua handitzera garamatzate.
Energia merkea zeneko garaia pasatu dela eta, erraza da ulertzea ura merkea ikusteko garaia ere bukatzear dagoela. Guzti honek, ura benetazko ondasun preziatua dela pentsaraztera behartzen gaitu.
“The Oil Crash” blog-ean agertutako Luis Cosin-en artikulu batean oinarrituriko artikulua.
Alex Lopez, EQUO Gipuzkoa