EQUO Euskadik gure lurraldeko hainbat lekutan egiteke dauden saneamendu proiektuak bizkortzera deitzen du


Waterday 2013Uraren Egunean, Europear Komisioari (ura ondasun publikoa dela bieztatu duena) ura eta saneamenduak unibertsaltzat eta giza eskubidetzat har ditzan eskatzen dion “Iniciativa Ciudadana Europea” (ICE) delakoari batzen dela adierazi nahi du EQUO Euskadik. Herritar jadanik ekimen honek miloi bat eta hirurehunmila lagunen elkartasuna jaso du eta bi miloietara iristea espero dute hurrengo irailerako (www.right2water.eu/es).

EQUO-k Europear herrialde guztiei eskatzen die zinezko ahaleginak egitea unibertsalizazioa benetazkoa izan dadin, eta ur zerbitzuak merkatu espekulatzailetik urrun mantentzea eta, ahatik, herritar eta erakunde publikoen kontrolpean egotea exijitzen die.

Ura mugak dituen ondasuna da, eta bizitzarako, ekosistementzako eta osasunerako derrigirrezkoa. Guztion ondasun ez komertziala izanik, EQUO Euskadik, uraren egunean, Euskadin, oraindik ibai eta erreketara depuratu gabeko isuriak jarraitzen diren leku ugaritan egin beharreko saneamendu proiektuak gauzatzea eskatzen du. Era berean, Administrazioei gureak diren eta berezko ezaugarriak dituzten akuiferoentzako benetazko babesa legala izango diren neurriak hartzera, hauentzako mehatxugarriak diren tekniken aurrean, adibidez, Fracking-aren aurrean, ukaezinezko babesa erreala izan beharreko neurriak hartzera premiatzen du.

Fuente de agua

Era berean, EQUO Euskadik adierazi nahi du ur zerbitzuen pribatizazioa suposatzen duten ekimen guztien kontra dagoela, uraren zuzenezko Kudeaketa eta erabilgarritasuna, orain eta hurrengo belaunaldientzat, gure helburu direlarik.