EQUOk, emakumeak “hiritar izaera osoa¨ edukitzeko eskubidea aldarrikatzen du

Día internacional de la Mujer Q

Emakumearen nazioarteko egunean, EQUO Euskadik, emakumeak pairatzen duen jenero ezberdintasuna salatzen du. EQUO Euskadiren ustez, egoera honek erremediorik  gabe, emakumea pobreziara bideratzen du, postu publikoetan parteartzea arriskuan jarriz.

2012ko martxoaren 8ko aldarrikapen nagusia, berdintasunari zegokionean ematen ari ziren murrizketak geldi araztea izan bazen, urtebete geroago egoerak txarrera egin du emakume eta neskatilentzako esparru guztietan.

EQUO Euskaditik, berdintasun eta mailegu sozialetan ematen ari diren mota guztietako murrizketak salatu nahi ditugu.  Murrizketa hauek, behin eta berriro, emakumeei dagozkien eskubideak ukatzen dituzte. Bere etorkizuna, persona autonomo eta independiente izatera bidean mugatuz.

Emakumeak, gizonezkoak bezalako soldata edukitzeko, bataz besteko 82 egun gehiago lan egin beharrak, esan nahi duena da, emakumeak, gizonezkoak baino urteko 5744 € gutxiago  irabazten dituela, zifra hau, aurreko urtekoarekin alderatuz handiagoa izanik. Datu hauen arabera, gizon eta emakumeen soldaten artean dagoen diferentzia txikitu beharrean, haunditu egin da. Honek esan nahi du, gizonezko batek gehiago irabazten badu,aldi berean emakume batek, lan berdinagatik, gutxiago irabazten duelako dela.

Emakumeetan ematen den aktibitate tasaren datua berriz, 2012an %49,1ean zegoen, gizonengandik 12 puntutara, eta %43,3ko okupazio tasa batekin gizonezkoena berriz,%53,5ean zegoenean. Egoera honek, emakumeen enplegutasuna bultzatzeko berehalako neurriak behar direla nabarmentzen digu, baita dagoen ezberdintasuna zuzentzeko beharra ere.

EQUO Euskadik dudarik gabe uste du, momentu honetan estatu neoliberala botereak itxututa dagoela eta jenero eta ezberdintasun soziala bere mesedetara erabiltzen dituela, aldaketarako behar diren tresnak erabili beharrean, behin eta berriz gizartea aldatzeko dagoen beharraren eskaerari erantzun gabe eta gizonezkoen kulturari bizi iraupena ematen dioten joerei mesede eginez.

Guzti honengatik, EQUO Euskadik egoera salatu eta emakumearen benetako hiritartasun oso bat lortzeko aktiboki lanean darrai. XXI mendearen hasieran ere, emakumeek egoera hau pairatzen dute, politika eta ekonomian erabakiorrak diren postuetan parte hartzeko dituzten sailtasunengatik. Guzti honen arrazoi, lanarekiko ematen diren estereotipoak eta sexu biolentzia guztiek dakartzaten babez falta.

EQUO Euskadik gizarte osoaren konpromesua eskatzen du, bereziki, instituzio, gobernu, erakunde sozial eta politikoena, esperientzia berriak elkar banatuz eta elkarlanean eginiko aurrerapausoak txalotuz, jenero ezberdintasuna, bizitzako eremu bakoitzetik behin eta betiko esabatzeko.