Hurrengo Urtarrilaren 12rako, “Herrira” mugimenduak deitu dueneko manifestazioa dela eta, EQUO Euskadik deialdi honetan egiten direneko aldarrikapenen alde dagoela adierazten du. Alde berean, “Herrira” hiritar mugimendua aldarrikapen berriak hartzera animatzen du, espetxeratu, iheslari edo exiliatuen gizarteratzea ahalbideratuko luketeenak.
EQUO Euskadirentzat, Espainia eta Frantziako gobernuek aplikatzen duteneko sakabanaketako espetxe politikak, senideengan ez beharrezko oinaze onartezin bat suposatzen du (bidai luze eta garestiekin, adibidez). Hau dela eta, bere amaiera eskatzen du, eta egoera hau jasatzen duteneko senitarteekiko elkartasuna adierazi nahi du.
Modu berean, Espainiako Gobernuak terrorismoa dela eta preso daudeneko pertsonen giza eskubideak errespetatzea beharrezkoa da, espetxe politika eraldatuz gizarteratzea lortzeko, konstituzioak eskatzen duen bezala. Hau dela eta, Gobernuari terrorismoagaitik espetxeratuta daudenei aplikatzen zaizkien salbuespen neurriak alde batera ustea eskatzen dio, beste espetxeratu guztiak bezala tratatu eta kontsideratuak izan daitezen. Bereziki, heritasun larriak dutenen kaleratzea, Parot doktrinaren desaktibatzea edo zigorrak indarrean daudeneko maximoak baino gehiago ez luzatzea eskatzen du.
Bestalde modu positiboan baloratzen du “Herrira” hiritar mugimenduaren sorrera, eta honek egindako apostua gizartea eta herritargoaren parte-hartzearen bidez azken hamarkadetan jasan duguneko gatazka dela eta espetxeratu, iheslari eta exiliaturik daudenak gizarteratzea lortzeko.
ETAren iraupena eta egindako kaltearen aitorpena espetxeratu, iheslari eta exiliatuen etorkizunerako oztopo garrantzitsuak dira gaur egun. Hau dela eta, “Herrira” mugimendua berriak egitera animatu nahi du: ETAren baldintzarik gabeko desagertzea eta gatazkaren biktima guztiek gertatutakoaren egia ezagutzea, justizia lortzea eta konponketa moralerako eskubidea dutela onartzea.