Hogei aukera urtean behin

Goienan plazaratutako artikuloa

 

http://goiena.net/iritzia/show/hogei-aukera-urtean-behin/

 

HOGEI AUKERA URTEAN BEHIN

 

Azkenengo hauteskundetan hogei partidu politikoen artean bozkatzeko aukera genuen ondorengo lau urtetan gure izenean erabaki garrantzitsu asko hartzeko ahalmena emanaz; Nik nahiago nukeen urtean behin aukera izatea hogei gai gatazkatsu artean erabakitzeko , gai gatazkatsu bakoitza ondo landu eta iritzi denak plazaratuta gero, heritarrek aukera dezatela bai ala ez, zirt edo zart urteetan euki barik gizartean tentsioak sortzen;

Nola egin ? orain arteko hauteskundetan  diru asko gastatzen da ( 1,5 milloi euro estimatu da azkenengo hauteskundetan) eta egun bat daukazu bozkatzeko, nik alderantziz ipiniko nukeen egun askotan bozkatzeko aukera ahalik eta gastu txikienarekin, udaletxean hautestontzi bat ipini bakoitzak bere papela hogei aukerekin lagatzeko,  kontsulta hau udaletxeko langile batek, bolondres batzuk eta interneten bidez kamarakin jarraituko zen, eta gabonetako ohiturei erantziko nieke , Olentzero egunetik Errege egunarte papeltxoa lagatzeko aukera izatea, herriantzako opari demokratikoa,  urte zaharraren zehar egon diren gai gatazkatsuei urte berrian  konpobidea  eman herritarren borondatearen arabera.

 

Josu Garitaonandia ( equo Bergara)