Alderdi ekologistak andura eta tentu handia eskatzen die familiei etxe-abereak ez oparitzea aukeratu dezaten. Txakur edo katu bat etxera eramatea aukeratu aurretik, hauen behar guztiak ongi aztertzea eskatzen du EQUO Arabak animalietaz kargu egiteko daukaten gaitasuna atzeman dezaten. Hausnarketa hau burutzen ez dela ematen du kontuan izanda 8000 bat katu eta txakur abandonaturik uzten direla urtero Euskadin. Zenbaki beldurgarri honi kopuru asma ezina den beste hainbat animali gehitu beharko genizkioke, “jostailu dibertigarria” izateari uzten diotenean beraien jabeek sakrifikatzen dituztenak hain zuzen ere.
Animalia bizitza guztirako familiaren beste kide bat izango dela argi edukitzen denean, EQUO Arabatik animaliak babesteko elkarte batera jotzea eskatzen du etxe bat behar duten milaka animalietako bat adoptatzeko. Animali exotikoen inguruan, hauek abandonatzea ingurumenarekiko suposatu dezakeen arazoa azpimarratzen du alderdi berdeak, eta hauen salmenta mugatu beharra dagoela.
Erakunde publikoak animalien abandonu eta tratu txarrak behin betiko akabatzeko gehiago inplikatu behar direla aldarrikatzen du EQUO Arabak eta honekin batera zaharkituta dagoen Euskal Herriko Animalien Babes Legea aldatu beharra.
Argazkia: lrargerich (Flickr)