Partidu politiko gehienak ikustazinak dira biztaleentzako

Goienan artitutako artikuloa

 

“Ikusezinak”

2012-11-10 00:00:00 Josu Garitaonandia

 

 

Inkesta bat eginez gero zenbat partidu aurkeztu ziren hauteskundeetan…

 

 

 

… gutxi batzuek esango zuketen bost izen baino gehiago; ikusirik 20 partidu aurkeztu ginela, ondorio bezala atera dezakegu partidu gehienok ikusezinak garela biztanleen aurrean. Arrazoiak asko dira. Legeek –partidu handiek egindakoak– partidu berriak instituzioetan sartzea oztopatzen dute, hedabideek batez ere instituzioetan aurkezpena duten partiduen berri ematen dute, baina arrazoi nagusia dirua da: diru gehien duten partiduek lortzen dituzte ordezkari gehien instituzioetan, ez programa hobe edo demokratikoagoak dituzten partiduek; beraz, diru gehien dutenek dituzte kontrolpean instituzioak.

Equok hauteskundeetan 26.821,92 euro gastatu zituen; zertan gastatu diren Equo Euskadiorrialdean dago. Dirua militanteen aportazioetatik dator (bankuei mailegurik eskatu gabe eta multinazionalen dirua onartu barik).

Demokrazia hobetzeko, komeniko litzateke partiduek hauteskunde gastuen nondik norakoak argitaratzea; gure estimazioaren arabera, guztien artean 1,5 milioi euro gastatu ziren; dirutza, krisi garai honetan.

——————–

 

Josu Garitaonandia 

(Equo Bergara)

Bergara