Green Party-ko hautagaiak, Jill Stein-ek, eta lehendakariordezkoak, Cheri Honkala-k, pertsona nabarmenen elkartasuna lortu dute, besteak beste Noam Chomsky hizkuntzalaria, edo Richard Stallman, software askearen sortzaileetako bat, eta alternatiba fresko eta bideragarriak proposatzen dituzte Esta Batuen eraldaketarako ekologia politikotik.
EQUOk Jill Stein, Green Party of the United States-eko (GPUS) lehendakaritza hauteskundeetatarako hautagaiarekiko elkartasuna adierazten du, eta bere kidea Cheril Honkala eta aurkeztutako beste hautagaitza ekologisteekiko baita ere. Hauteskundeak azaroak 6an izango dira, eta lehnedakaritzaz aparte beste hauteskunde batzuk badaude ere: ordezkarien kamera, Senatuaren berritze partziala eta 11 estatuko gobernari.
Stein, 62 urteko pediatra, alderdi berdeko primariatan aukeratua izan zen, 300.000 afiliatu dituenak, Ralph Naider hautagai beteranoa ordezkatuz. Jill Stein-ek sostengu nabarmenak ditu, besteak beste Noam Chomsky hizkuntzalari eta eskubide zibiien aldeko aktibista, Richard Stallman, software askearen sortzaileetako bat, edo Chris Hedges 2002ko Pullitzer saria. Dena den, eta bipartidismotik kanpo daudeneko beste hautagaitzak bezala, ia ezezaguna da hedabideek egiten duteneko ilunaldi informatiboagaitik.
Stein-ek eta GPUS-ek interesgarriak direneko proposamen asko dituzte. Besteak beste, finantza sistemaren eraldaketa sakona, banku komertzial eta inbertsioko bankaren arteko beharrezko banaketa berreskuratuz; parte hartze demokratikoa eta herritargoaren sendotzea “Occupy Wall Street” mugimenduaren ildotik; eskubide ekonomiko eta sozialen gutun baten aldarrikapena, osasun publikoa eta unibertsitate sarbiderako aukera berdintasuna bermatzeko; EEBBko aurrekontu militarren %50eko murrizketa; “Patriot Act” deritzaion gizarte askatasun batzuetako murrizketak kentzea; eta proposamen nagusia, eredu energetiko baterako eraldaketa, sektore berdeen aldeko apostua, eta tokiko ekonomia, aberastasuna eta enplegua sortzeko New Deal Berdearen barne.
Jill Stein eta GPUS-aren proposamenak, EQUO eta Europear Alderdi Berdearen ideario eta programarekin bat datoz, eta zalantzarik gabe gaur eguneko eredu ekonomiko, finantziero, demokratiko, energetiko eta klimatikoaren benetako alternatiba bat suposatzen dute, krisi bortitzetik irten ahal izateko, zeinean gizartea bera da kalte gehien hartu duena.
Hau dela eta, EQUOk Jill Stein eta GPUSeko beste hautagaiek arrakasta izatea espero du, beraien ahotsa entzuna izateko eta estatu batuetako erakundeetan kontutan hartuak izan ditzaten.