EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko hiru lurralde historikoetako zerrenda-buruek beraien bozkatzeko eskubidea duela urte asko Euskadin bizi eta hauteskunde hauetan botoa eman ezin duten pertsonei utzi diete. EQUOk ekintzarekin Euskadin bizi eta lanean ari diren milaka pertsonek indarrean dagoen legeriaren ondorioz beraien ordezkari politikoak hautatzeko eskubiderik ez duten pertsonek pairatzen duten bazterketa ikusi arazi nahi izan du. EQUOk erabaki politikoetan herritar guztiek parte hartzeko aukera izan behar dutela aldarrikatzen du.
EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko lehendakarigaia den Aitor Urrestik Bilboko Miribila auzoko eskolan bozkatu du. Bere botoa 30 urteko gazte marokoar bati utzi dio. Gazte honek 7 urte daramatza Bizkaian, 2 urteko haur bat dauka eta, orain langabezian badago ere, eraikuntza sektoreko langilea da; Bestalde, EQUO Berdeak taldeko zerrenda-buru den Rosa Martinezek Bilboko La Peña auzoko Juan Delmas eskolan bozkatu du eta bere botoa Erribera Merkatuan 4 urte lanean doan emakume kubatar bati utzi dio; Azkenik, Gipuzkoako zerrenda-buru den Monika Monteagudok Legazpiko San Inazio auzoko eskolan bozkatu du eta 7 urte Euskadin daramantzan eta jatetxe batean lan egiten duen emakume boliviar bati utzi dio bere botoa. Hiru zerrenda-buruek goizeko 9:30etan bozkatu dute.
EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko zerrendetako beste hainbat pertsonek ere bere botoa eskubide hori urratuta duten pertsonei eskaini die: agroekologian ereiten duen emakume baserritar brasildar bati, Uruguayko emakume gazte bati, etab.