EQUO Berdeak-ek kanpainako kontuak argitaratu ditu

Gaur goizean, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak bere webgunearen bidez hauteskunde kanpainako kontuak argitaratu ditu. Kanpainan zehar aurreratu zuena betez, talde ekologistak ez du inongo mailegurik eskatu ezta nazioarteko enpresen laguntzarik jaso nahi izan ere. Beste modu batean esanda, EQUO Berdeak taldeak bildu dituen sarrera guztiak kideen kuotetatik eta pertsona desberdinen diru-laguntzetatik datoz. Horrek guztiak, EQUO Berdeak proiektu aske eta burujabea izatea ahalbidetzen du.

Atxikitako dokumentuan ikusi daitekeen moduan, sarrera eta gastuak 30.000 euro ingurukoak dira. Guztia banku etikoaren bidez kudeatu da. Ironiaz, Aitor Urrestik lehendakarigaiak “EQUO Berdeak taldearen kanpainak tranbiako hauteskunde publizitateak suposatzen duena baino kostu txikiagoa izan duela” azpimarratu du. EAJ, EHBildu, PP edota PSOE bezalako alderdien milioitako aurrekontuen aurrean (1,5 M euro arteko gastua izan dezakete), EQUO Berdeak berak egindakoa adibide moduan hartu eta gastu zenbatekoak, sarreren iturria eta bankuekiko mailegu kopurua gardentasunez argitaratzera animatu ditu.

Horren aurrekontu baxua izanik, EQUO Berdeak taldeak kanpaina ikuspegi originalez eta berritzailez burutzea ahalbidetu du. Kale eta sareak taldearen habitat naturala izan da bere proposamenak ezagutzera eman eta gizarte mugimendu eta herritarren aldetik ekarpenak jasotzeko. Ohiko hedabideetan ikustera emateko aukera eskazen ondorioz (EQUOk ezin izan du EiTBko eztabaidetan aukera berdintasunean parte hartu), EQUO Berdeak taldearen gasturik altuena etxeetan bere mezua jasotzeko egindako mailing-a izan da. Edonola ere, ekintza hori eta gainontzeko guztiak oinarrizko irizpide etiko, ekologiko eta sozialekin bete dira: birziklatutako papera erabili, etxeko boto-txartela bakarra, guztia Euskadin inprimatua eta laneratze enpresen bidez.

Kontuen argitaratzearekin, EQUO Berdeak taldearen proiektuak aldarrikatzen dituen gardentasun, birsortze demokratiko eta auto-mugatzearekin betetzeaz harro dago.

Sarrerak (dohaintza eta kuotak) 30.196,00
Gastuak
Zuzeneko publizitatea 15.960,83
Publizitate grafikoa 1.035,40
Irrati iragarki laburrak 3.990,34
Prentsa publizitatea 1.038,18
Gizarte sareetako publizitatea 1.528,95
Bideoak-argazkiak 268,2
Lokal eta hotelen alokairua 2.475,07
Bestalako gastuak 524,95
Gastuak guztira 26.821,92