EQUO hezkuntza publikoaren eta Oinarrizko Errenta Unibertsalaren alde

Aitor Urresti recortes

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak hezkuntza publiko, derrigorrezko, unibertsal eta kalitatezkoa defendatzen du, eta azken egunetan guraso eta ikasleek kalera eramaten ari diren aldarrikapenak babesten ditu. Sektorean 1.000 enplegu sortzea proposatzen du. Gainera, Eusko Jaurlaritzari eta Lanbideri sarreren bermerako errenta eskaeran tratu duina eskatzen duten gizarte taldeen aldarrikapenera batzen da. Era beran, EQUO Berdeak taldeak Herritartasunaren Oinarrizko Errenta Unibertsala eskatzen du.

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak gizarte berdintasunaren aldeko borrokan lortu zen hezkuntza publiko, derrigorrezko, unibertsal eta kalitatezkoa balio handikoa dela azpimarratzen du. Eta unibertsala dio lurralde batean bizi diren pertsona orok hezkuntza eskubidea duelako; derrigorrezkoa, haurrek hezitzeko eta gizarteak babesteko eskubidea dutelako; kalitatezkoa, ikasketa eraginkorra izateko baliabideak bideratu behar direlako; eta publikoa, pertsona guztiek hezkuntza izateko aukera bermatzen delako. Talde ekologistak, beste behin ere, Finlandiara begira jartzen da: ikasleen %97 sistema publikoan daudelako eta kalitate handienetako hezkuntza dutelako.

Hezkuntza publikoan egiten ari diren murrizketak bereziki pertsona pobre edo soldata baxuenak dituztenak pairatzen ari direla kontuan izanik, talde ekologistak azken egunetan guraso eta ikasleek kaleetara eramaten ari diren aldarrikapenak babesten ditu. Gainera, EQUO Berdeak taldeak Euskadin 45.000 eko-enplegu sortzeko daukan planaren barne, hezkuntza publikoko langileen %5 igotzea proposatzen du, sektorean 1.000 lanpostu sortuz. Aipatu planak Fundazio Berde Europarraren eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko adituen babesa dauka.

EQUO Berdeak taldeak garbi dauka PPren gobernuak bere murrizketekin ez duela hezkuntza orokorrean erasotzen, baizik eta murrizketak zehazki hezkuntza publikoaren aurka doaz. EQUOren arabera, aberatsek ikasleendako baliabidez hornitutako hezkuntza zentro handiak izaten jarraituko dituzte. Berriz ere pertsona asko eta askok (pobreak edo soldata baxuekin) aipatu murrizketak pairatuko dituzte. Horregatik guztiagatik, talde berdeak PPren neurriei aurre egitea beharrezkoa ikusten du. Era beran, EQUOk azken egunetan kalera eramaten ari diren guraso eta ikasleen aldarrikapenak babesten ditu.

Bestalde, gaur goizean zehar, EQUO Berdeak taldeko lehendakarigaia den Aitor Urresti Argilanek Bilbo erdian jarri duen mahain egon da, milaka pertsonek sarreren bermerako errenta eskatzerakoan Lanbiden pairatzen duten tratu txarra eta zauriak ikustera emateko antolatu duten espazioa. EQUO Berdeak taldeak gizarte mugimenduen aldarrikapenak partekatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzari eta Lanbideri gizarte justiziarako politikak eskatzen dizkie, bereziki bizi diren momentu latzak kontuan izanik. Beste alternatiba batzuen artean,

EQUO Berdeak taldea Herritartasunaren Oinarrizko Errenta eskatzen du, pertsona guztiek dituzten oinarrizko beharrak asetzeko eta pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin amaitzeko. EQUO Berdeak errenta hori pobrezia mailara arteko gutxieneko errentak araupetzeko neurri bezala proposatzen du. Herritar orok oinarrizko beharrak asetu eta bizitza duin bat eraman ahal izateko aukera eskaintzea du helburu. Aipatu errenta Euskadin gutxienez urte bat bizitzen doazen herritar guztientzat izango da, sarrera maila eta familia osaketa zein den kontuan izan gabe.