EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak orain arte argitaratutako hauteskunde-datuak ikertu ditu eta ekologia politikoak lehenengo aldiz legebiltzarrean ordezkatuta egoteko benetako aukerak dituela uste du.
EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak datu horiek aurkeztu ditu gaur goizean egindako prentsaurreko batean. Bertan, EQUO federaleko bozeramailea den Juantxo Lopez de Uralde eta Arabako zerrendan bigarren den Antxeta Knörrek parte hartu dute. Era berean, hauteskunde hauetarako EQUOk Alderdi Berde Europarraren babes osoa duela ere azpimarratu dute.
EQUOk eskainitako datuen arabera, zalantza maila handia dago eta abstentzio asko egongo dela iragartzen da. Botorik ez emate horrek PP eta PSOEk bereziki pairatuko dute, nahiz eta kontserbadoreek fidelago diruditen arren. Dena dela, “independentzia dela, irtenbide zaharrak direla, krisiari benetako irtenbideak eman ez dioten alderdienganako nekearen hauteskundeak izango dira.
Prentsaurrekoan hauteskunde hauetarako Alderdi Berde Europarrak EQUOri eskainitako babesa adierazten duten bi bideo eskaini dira. Horietako batek Alderdi Berde Europarraren bozeramailea eta Parlamentu europarreko talde berdeko presidente ohia den Monica Frassoniren hitzak biltzen ditu. Bertan, autonomia erkidegoko hauteskundeak oso garrantzitsuak direla azpimarratu du, bere ustez, herritarrengandik gertuen dauden politika “berdeak” benetan eraginkorrak direla ikusteko aukera ematen baitute.