EQUO Berdeak-ek politika feministez hitz egitea aldarrikatzen du hauteskunde kanpainan

Charla políticas de género

Ines Sabanes eta jarraitzaileekin batera, taldeak berdintasun gaietan dituen proposamenak partekatu zituen atzo herritarrekin jardunaldi ireki batean. Ekofeminismoaren ikuspegitik eta sexu aniztasuna babestuz, genero berdintasunak euskal marku politiko berriaren oinarrizko zutabe bat izan beharko du.

Bilbon antolatutako eztabaida aberasgarri eta irekian, Ines Sabanesek, Rosa Martinezek (Bizkaiko zerrenda-burua), Aitor Urrestik (lehendakarigaia) eta Carmen Muñozek (politika feminista eta aniztasunen taldeko koordinatzailea) EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldearen programako politika feministen eta sexu aniztasunen inguruko proposamenak azaldu zituzten.

Erabilitako formatua EQUOn ohikoa izaten ari den espazio irekia izan zen. Beste alderdiek ez bezala “ez gatoz gure kontuak kontatzera eta akabo, baizik eta jendeak galderak egin, eztabaidatzera eta ideiak aberastera gatoz, gure programa eta proposamenak eraikitzen jarraitzeko” aipatu zuen Ines Sabanesek, IU-ko diputatu ohia eta EQUO Madrileko bozeramailea denak. Zentzu horretan, “hitz batekin definitzeak denbora antzera eramaten duela eta puntu komunka bilatu eta horren inguruan diskurtsoa eta proposamenak eraikitzea komeni dela” aipatu zuen. EQUOren eraketa eta parte-hartzean emakumeen garrantzia aldarrikatu zen, parekotasunean eta berdintasunean oinarrutako taldea baita.

Aniztasunean berdinak izaten

EQUO Berdeak era ireki batean alderdi “ekofeminista” definitzen da egungo ereduaren aurka borroka egiteko bide bezala: heteropatriarkatuaren eta bere praktiken kontra. Ekologia eta feminismoa emakumeenganako berdintasuna eta autonomia aldarrikatzen duten proposamen partekatuak dira, eta biek ere ezaugarri bina azpimarratzen dituzte: pertsonen ekomenpekotasuna eta elkarmenpekotasuna.

EQUOren ekimen nagusietako bat Berdintasun Legearen birbegiratzea eta eztabaida sustatzea da, egungo araudian agertzen ez diren bazterketa motei arreta berezia jarriz: adina, aniztasun funtzionala, sexu orientazioa, bestelako genero eta sexu nortasunak, etnia eta gizarte jatorria.

EQUOrentzat ezinbestekoak dira enplegu eta heziketa programa berriak emakumeei enplegu duina bermatu eta lanaren banaketa sexuala sortzen duten esterotipo sexistak ezabatzeko. Era berean, laneratzea, erantzukidetasuna, ekitatea eta eredu anitzetako bizikidetza unitateetara bideratutako neurriak aldarrikatzen ditu.

EQUOk emakumeen parte-hartzea ezinbestekoa ikusten du eremu politiko eta enpresako erabaki postuetan. Horretaz gain, indarkeria matxista errotik ezabatzearen alde dago ekimen positibo eta zeharkakoen bidez. LGTBIQ kolektiboen eskubideak babesten dira. Abortu aske eta doakoa bideratuko duen legea sortzea proposatzen du emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak bermatzeko.

Esan bezala, EQUO Berdeak taldearentzat genero berdintasuna euskal marku politiko berriaren oinarrizko zutabea izan beharko da.