Iniciativa per Catalunya alderdiak EQUO Berdeak alderdiarentzako botoa eskatzen du

Apoyo de ICV a EQUO Euskadi

Atzo Vitoria-Gasteizen ospatu zen ekitaldi batean, Iniciativa per Catalunya – Verds (ICV) bozeramaile den Sergi Alegrek, U-21 hauteskundetan EQUO Berdeak Euskal Ekologistak aukerari publikoki laguntza eman dio.

Sergi Alegrek, Prat de Llobregat alkateorde eta Iniciativa per Catalunya – Verds (ICV) Ingurumen arduraduna, atzo arratsaldean Vitoria-Gasteizen ospatu zen ekitaldi batean EQUO Berdeak Euskal Ekologistak alderdiarentzako botoa eskatu zuen. Ekitaldi honetan Arabatik EQUOko hautagaia, Aitor Urresti eta Juantxo Lopez de Uralde ko-bozeramaile federalak ere parte hartu zuten.

Iniciativa per Catalunya – Verds (ICV); Catalunyan EQUOren elkartua den eta Europar Alderdi Berdean ere dagoen alderdia; bozeramaile den Sergi Alegrek, EQUO Eusko Legebiltzarrera herritar zati baten ahotsa eramateko aukera on bat dela adierazi du. EQUOk, hauteskunde hauetan lehiatzen duten beste alderdiekin alderatuta, egoera politiko zaharkituta batean proposamen berriak eta aire freskoa ekarriko duela adierazi zuen.

Bere aldetik, Aitor Urrestik eta Juantxo López de Uraldek Iniciativa per Catalunya – Verds (ICV) berariazko laguntza hau eskertu zuten. Biek, ICV-k Kataluniako hainbat eremutan garatu duen gobernu esperientzia kontuan hartuz, EQUOren proposamenak Euskadin ere bideragarriak eta beharrezkoak direla aitortu dute.

Ekitaldian zehar, EQUOko hauteskunde programaren hainbat puntu eztabaidatu ziren eta bertaratutako jendeak hautagaiei gai zehatzei buruz zuzenean galdetzeko aukera eduki zuen. Bertan, besteak beste, enplegua sortzeko proposamenak, Gobernu Zentraletik bultzatutako ongizate mozketak eta tokiko gaiak (Forondako aireportuaren egoera edo trenbidearen lurpeko planak) agertu ziren.