Aitor Urrestik heritarren galderak erantzuten

Aitor Urresti streaming

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldea euskal telebista publikoko hauteskunde eztabaida eta beste espazioetan sartu ez izanaren aurrean, taldeak Youtube-ren bidez euskal herritarrek lehendakarigaiei galderak egin ahal izateko txanda hartu du.

Herritarren lehenengo elkarrizketan, Aitor Urrestik azken egunetan web eta gizarte sareetan jasotako galderak erantzuten jardun zuen. Lehendakarigaiak mota desberdinetako galderak erantzun zituen, bai hauteskunde programaren ingurukoak, bai beste alderdi batzuekin egin litezkeen itunei buruzkoak.

Gehien errepikatu zen galderetako bat EQUOk Euskadin 45.000 enplegu berde sortzeko proposamenaren ingurukoak ziren. Bertan, Urrestik azaldu zuen proposamena “Lanaren Nazioarteko Erakundearen txosten baten datuetatik abiatuta dagoela”. Hautagaiaren arabera “beheranzko estimazio bat da, energia berriztagairrien edo zerbitzu publikoen sektoreetan inbertituz eta enplegua birbanatuz gero 90.000 enplegu lortuko ahalko bailira”.

EQUOk Eusko Jaurlaritzan sartzeko emaitzak lortuz gero “herritarrekin dagukagun ituna da gure programa eta edozein adostasun programan oinarritu beharko litzateke, beti ere EQUO Euskadiko kideek berretsi beharko lukete”. Zentzu horretan, Aitor Urrestik “gure asmoa da inor ez dadila eroso sentitu gurekin adosterakoan”.

Aitor Urrestik EQUO “XXI. mendeko alderdi bat” bezala definitu du, “politikari profesionalik gabea”. Taldearen barne araudiak karguak pilatzea ekiditen du eta gehienez bi legealdira mugatzen dute legealdia. Era horretan EQUOk irekia, anitza eta parte-hartzailea den talde bat herritarren benetako arazoengandik urrundutako alderdi batean bihurtzea ekiditea bilatzen du.

Forondako aireportuaren ordutegien murrizketekin irekitako arazoaren inguruan, Urresti aireportu arabarra orain arte funtzionatu duen bezala mantentzearen aldekoa dela esan du, beti ere murrizketekin irekitako arazoei irtenbidea emango dien eta langileendako bestelako aukera bideragarririk ez dagoen bitartean.

EQUOko lehendakarigaiari aurkeztutako beste gai batzuk ondorengoak izan ziren: administrazioetan software askearen erabilpena, hezkuntza politikak eta euskara, otsoaren eta fracking-aren arazoak, Kutxabank-en arautzea, energia berriztagarrien garapena, etab.