EQUO Berdeak gaur Bizkaiko Foru Aldundia parean egindako kale ekintza aprobetxatu du demokraziak birsortzeko beharra daukala azpimarratzeko. Bertan izan dira, besteak beste, Aitor Urresti, EQUO Berdeak alderdiko lehendakarigaia, eta Rosa Martinez, Bizkaiko zerrenda-burua. Martinezen hitzetan “Islandian egin den bezala, EQUO Berdeak alderdiak Euskal ekonomia, gizarte eta erakunde eredua herritarren parte-hartze prozesu aktibo, zuzen eta horizontal batetik etorri beharko da”.
Alderdi Berde Europarraren ordezkari den taldearentzat herritarren egungo suminak esparru politikoa berristea eskatzen du. Aldaketa horren alde lan egiteak ekimen asko eskatzen ditu, hauteskunde erreforma batetik hasita. EQUOk esparru politiko, sozial eta ekonomiko berri baten aldeko apustua egiten du Islandian egin duten moduan parte-hartzetik abiatuta.
Talde ekologistaren arabera, egungo alderdi politikoak herritarrengana ez irekitzea eta barne demokrazia eza pairatzen dute. EQUOk erreforma bidez bi egoera horiek aldatu nahi ditu. Politikaren eta herritarren arteko urruntasun garbiak beharrezko egiten du “erakundeen berraztertze sakona pertsonek beraien etorkizunaren kontrola berreskuratzeko”. Aldi berean, sektore publikoaren ustelkeriaren aurkako borroka nahitaezkoa dela azpimarratzen du EQUOk.
Herritarren Lege Ekimenak berreskuratu beharreko tresnak dira, eta horregatik EQUOk Euskadi aurkeztu diren biak berreskuratzeko deia egiten du: Oinarrizko errentaren aldeko HLE eta pobretutako herrialdeekiko justizia eta elkartasun gutunaren HLEa. Horregatik guztiagatik, EQUO Berdeak taldeak Islandiako ereduari jarraiki , “demokrazia birsortzeko” deia egiten du.