EQUOrentzat, hiritar guztiek aukera politiko guztien iritzia ezagutu behar dute

EQUO democracia

Arratsalde honetan Vitoria-Gasteizen EQUOk komunikabideetatik Erakundeetan ez daudenen aukera politikoei buruzko informazio falta eszenaratu du. Herritarrek aukera politika ezberdinek dituzten alternatiba ezberdinak ezagutzeko eskubidea daukate

Arratsalde honetan Vitoria-Gasteizen egindako aktuan, EQUO Arabatik bigarren hautagaia den Antxeta Knörr-ek . parte hartu du. EQUOk gure gizartean ahots gabe eta zuzenean beren interesen eragiten dioten erabakiak hartzeko orduan kontuan hartzen ez diren sektoreak islatu nahi du.

EQUOk ere, orain dagoen modeloa non herritarrak klase politikoaz gero eta urrunago dauden aldatu nahi du, horrela bere nahiak hurbilago leudeke eta.

EQUO Euskadi Euskal Ekologistak alderdiarentzat demokraziaren birsortzea bere hauteskunde programaren oinarrietako bat da eta aldi berean txanda demokratiko honetan herritarrek egiazko informazioa, plurala eta egiaztatua edukitzeko aukera izan behar dutela aldarrikatzen du . Antxeta Knörr-en arabera, “Herritarrei aukera politiko guztien proposamenak entzuteko eskubidea uko egiten badie, parte hartze eraginkorra edukitzeko eskubidea ukatzen die”.

EQUO Euskadi Euskal Ekologistak alderdiak , irekiak, transparentzia eta barne demokrazia handia diren alderdi politikoak bermatzeko erreformak egiteko apustua du. Neurri horiek, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi bada, eskubidea zein betebeharren aldetik ere hartuta, funtsezkoak dira. Horrela, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko lege-eta administrazio-erakundeetan modu eraginkorrean ustelkeriaren aurka borrokatzeko eta pluraltasuna bermatzeko aukera edukiko dute.

EQUOk politika-esparru aldaketa bultzatzen du, Islandiaren adibidea jarraituz, non herritarrek benetan gai publikoak kudeatzeko zer eredu ekonomiko eta soziala nahi duen erabakitzen duten. Merkatuek politika eta ekonomia arautzen badute, demokrazia eduki hutsan bihurtzen da, eta ondorioz konponezina den gizarte haustura eragiten da.

Demokraziaren birsorkuntza sustatzeko EQUOk ,besteak beste, estatutu eta lege eremu egoki bat ezarriko du herri-partehartzea bideratzeko, gardentasunaren eta Gobernu Onaren euskal lege bat onartuko du, herritarrak kargu publiko izateko irisgarritasuna sustatuko du, bereziki emakumeen, gutxituen eta gizarte-egoera ahuleko taldeen artean, interes eta presio taldeen (“lobbiak”) eta erakunde publikoen arteko harremana arautzeko lege bat garatuko du, autonomia eta herri mailako e-Administrazio eraginkor bat sustatuko du, eta Eusko Legebiltzarreko batzarraldi eta osoko bilerak zuzenean ematea erraztuko du.