Gaur goizeko ekitaldian, taldeak Bizkaiko zerrenda-burua aurkeztu du, Rosa Martinez. Martinezek hauteskunde programaren zutabeak azaldu ditu.
Bilboko erdialdeko hotel batean gaur goizean egindako aurkezpenean, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko Bizkaiko zerrenda-buru den Rosa Martinezekin batera, taldeko estatu mailako bozeramaile den Juantxo Lopez de Uralde egon da.
Rosa Martinezek EQUOk jusitiza sozialean eta birsortze demokratikoan oinarritutako programa defendatuko duela azpimarratu du. “New Deal Berde” baten aldeko apustua egin du, bestelako sektore batzuetan inbertituz, 45.000 enplegu berde sortu daitezkeela bermatu du. Aipatu sektoreak ondorengoak dira: energia berriztagarriak, zianketak, etxebizitzen birgaitzea edota nekazaritza ekologikoa, besteak beste.
Politika mundura eman duen lehenengo pausoa dela azpimarratzearekin batera, Martinezek Eusko Jaurlaritza heltzeko benetako aukerak daudela garbi utzi nahi izan du. Martinezen hitzetan, “aurreko hauteskundeetako emaitzek positiboak izaten laguntzen digute”, eta “momento hauetan ekoenpleguak sortzeko aukera ezin dugu pasatzen utzi”.
Azkenik, EQUO Berdeak taldeak egunean zehar antolatu dituen gainontzeko ekintzak gogorarazi dituzte: “Gela irekia” Rosa Martinez eta Juantxo Lopez de Uralderekin (18:00etan Bilbon); pintxopote informala Aitor Urresti lehendakarigaiarekin (Gasteiz); animali zaletasunaren inguruko proposamenen aurkezpena Ana Morenorekin (Gasteizko Pedro Asua, 13an, 19:00etan); eta, bukatzeko, hauteskunde kanpainari hasiera emateko “kartelen itsatsiera digitala” ekimena izango da hiru zerrenda-buruekin eta Juantxo Lopez de Uralderekin (00:00 Gasteizko Jaurlaritzako tranbiako geltokian).