EQUOk bere hauteskunde programan animaliak eskubide subjektu izatea defendatzen du

Animalien munduko egun honetan, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak animaliak ere eskubide subjektu izatea aldarrikatzen du, orain arte gizakien eskubidea baino izan bada ere.

EQUO Berdeak taldeak gaur arratsaldean, 19:00etan, Gasteizko egoitzan (Pedro Asua, 13) animalien eskubideen aldeko proposamenak aurkeztuko ditu. Datozen hauteskundeetarako programan proposamen horiek oinarrizkoak dira taldearentzat.

EQUOrentzat ezinbestekoa da animaliek oinarrizko eskubide batzuk izatea, bizitzarako, segurtasunerako, torturaren eta esklabotzaren aurrean babeserako eskubideak, esaterako. Hau da, tratu txar fisiko zein psikologikoak ekiditea eta norbanakoaren askatasuna bermatzea. Horiek guztiak lortzeko, EQUOk europar zuzentarauekiko aurrera pauso bat izango den animalien babeserako lege eremua sortzeko ekimenak proposatzen ditu, eta baita Euskadiko animalien babeserako lege zaharkituan txertatzea ere. Era berean, Ertzaintzan animaliekiko tratu txarretan eta zigorretan espezializatutako unitate bat sortzea beharrezkoa dela ikusten du, beste komunitate batzuetan dagoen SEPRONAren antzerako zerbait izango litzatekeena. Besteak beste animaliekiko errespetu eta babeseko kontzientzia soziala sortzen laguntzeko helburu duten neurriak.

Talde berdeak konpainiako animaliak bizi dugun krisiaren zeharkako biktima bihurtzen hasi direla azpimarratzen dute. Kalean geroz eta animalia gehiago topatu eta adopzioan geroz eta gutxiago hartzen direla ikusten baita. BEZaren igoerak ere, %8tik %21era, kalean animalia gehiago agertzeaz gain, animalien babeserako elkarteen bideragarritasuna kaltetu dute, dagoeneko kili-kolo bazegoen ere. EQUOrentzat betebehar legala eta morala da zauritutako edo gaixo dagoen animalia bat sendatu eta zaintzea, inondik inora ez da kapritxo edo luxua, eta animalien zaintza eta defentsa babestuko duten neurri fiskalak ezartzeko proposamena egiten du.

Azkenik, EQUO Berdeak taldeak datorren larunbatean, hilak 6, 12:30etan Portugaleteko (Bizkaia) San Roke plazan burutuko den kale-agerraldia babestu eta parte hartzera animatzen du, Udalari urtarrilaren 27an onartu zuen animali-mozioarekin koherentzia eskatzeko. Era berean, Portugaleteko Udalak indarrean dagoen araudia ezartzerakoan kontrol eza aldarrikatuko da, pasa diren zezen-ospakizunetan 16 urte azpiko gazteen eta mozkor itxura garbiak zituzten pertsonen parte-hartzea debekatzeko neurririk jarri ez baitzuen, EiTBko “Euskadi Directo” saioko “Bigantxak eta alkohola: konbinazio txarra” irudietan argi ikusi zen bezala.