Bizikidetza eta bakegintzaren arloan, “elkarrizketaren gizarte eta hiritar mahai” batetik bakea sustatzea, EQUO Berdearentzako gakoa

Indarkeriaren amaierak bake eta askatasunean bizikidetzarako funtzesko gaiei buruzko hainbat ekimen desberdinak (biktimen oroimena, ETAren desagerpena, pertsona presoen egoera, gizarte adiskidetzea …) gauzatzea darama. EQUO Berdeak, Demokrazia, Justizia eta Oroimena balioetan oinarritzen direnak babesten du eta bakea sustatzeko “elkarrizketaren gizarte eta hiritar mahai” bat sortzea oinarrizkotzat jotzen du.

Prozesu honetan EQUO Berdeak-Euskal Ekologistak alderdi politikoentzat hiritaren papera ezinbestekoa da, zeren eta, Euskal Herriko status politikoan erabaki eta parte hartzeko eskubidea defendatzen baitugu. Zentzu horretan, bizileku-herritartasun,non, eskubide zibil, politiko eta sozial edo ekonomikoak bizileku egonkorrean eta ez nazionalitate jakin bateko kidetzan datzan defendatzen dugu. Beraz, EQUOk nortasun eztabaida nortasun anitza eta pluralean oinarritutako herritartasun baten eraikuntzan oinarritu behar dela uste du.

Biktimeen aitorpenaren gaia tratatzeko garaian, EQUOaren apustua biktima guztiak identifikatu eta aitortzeko xedearekin, bere orientazio politikoa edo nortasun aukerak epaitu eta alderatu gabe, ikuspegi historiko anitzak kontuan hartu ahal izatea da. EQUO Berdeak alderdi politikoarentzat, edozein biktima egia, justizia eta konponketa morala bezalako eskubide unibertsalak izan behar ditu. Horretarako, interes pertsonal edo politikoek biktimen eskubideen aitortzeko prozesua  oztopatu dezatela saihestea beharrezkoa da. Honez gain, beste Europako alderdi politiko berdeetan gatazkak konpontzeko daudenen adituak  zein motatako laguntza eman dezaketeen kontuan hartu behar izan dugu.

EQUO alderdi politikoak hezkuntzatik ere, bizikidetzaren berreraikuntza bultzatzeko helburua dauka.