Equo Berdeak Euskal Ekologistak taldeak Alberto Surio EITBko Zuzendari Orokorrari, eta Roberto Montalvillo albistegietako Zuzendariari bere “eskergabeko ezustea” adierazi dio euskal irrati-telebistak aurkeztu duen estaldura plana ezagutu ostean. Taldea aipatu planean baztertua sentitu da, eta EITBri, eta baita hautagai guztiei ere, eztabaidetan lehendakarigai guztiak biltzea eskatu die.
EQUOrentzat legebiltzarrean ordezkaritzarik ez daukaten edo lehenengo aldiz aurkezten diren taldeak EITBko eztabaidetatik baztertzeak herritarren amorrazioaren eta demokrazia birsortzeko eskaeraren aurrean sentsibilizazio falta erakusten du.
Gutun baten bidez, EQUO Berdeak taldeko koordinatzailea den Florent Marcellesik bere taldearen “eskergabeko ezustea” adierazi du: “esparru politikoak krisi zorrotza bizi duenean, jabetza publikoko hedabideek aurrez-ezarritako gehiengoaren onurarako bidegabeko sistema bat iraunarazten jarraitzen dute”. Marcellesiren hitzetan “EITBren erabakia guztiz eskumenekoa da, ez baitago inongo legerik horrela jokatzea eskatzen dionik”. Marcellesik, ostera, dio: “Iragarpen bat izango balitz bezala, dagoeneko ezarrita dauden alderdiei aukera gehiago eskaintzen die, nahiz eta gizartearen arazo handienetakoak izan. Aldi berean, aukera berdintasunean beste ahots batzuk ez entzutea ahalbidetzen du”.
Equo Berdeak taldeak EITB herritarrek, eztabaidan aurkeztutako aukera politikoak babestu edo bozkatzen ez dituzten herritarrak barne. finantzatutako hedabide publiko bat dela gogorarazten du. Beraz, informazio anitza eskainiko duten espazioak aldarrikatzen ditu, koartadarik gabe, euskal gizarteak aukera politiko guztien alternatibak ezagutzea ahalbidetuko dituztenak. Marcellesiren arabera “herrialde hau anitza eta desberdina izan da beti. Zergatik, berriz ere, guztion artean finantzatzen ditugun hedabideak ez dira horrela izango?”.
Egoera horren aurrean, EQUO Berdeak taldeak EITBko zuzendariari eta beste hautagai guztiei datorren ostiraleko, hilak 21eko eztabaidan urriak 21eko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagai guztiek parte hartzeko aukera proposatu die. EQUO hedabide publikoek (telebista, irratia eta internet) euskal errealitatea islatzearen eta benetako demokraziarantz bilakatzearen alde agertzen da. Arrazoi hori dela eta, hauteskundeetara aurkezten diren beste alderdi eta koalizioak aniztasun horri erantzutera animatzen du, EITB emango diren eztabaida guztietan talde guztien parte hartzea sustatzeko.
Oharra: Atzo EITBko Admiinistrazio Kontseiluak onartu zuen estaldura planean bi eztabaida ageri dira. Lehenengoan EAJ-PNV, PSE-EE, PP, EH Bildu, Ezker Batua eta UPyDko hautagaiek soilik parte hartuko dute, eta bigarrengo berezian, “Euskadi pregunta a” izenburupean, ikusleek lau alderdi nagusien hautagaiei galdetzeko aukera izango dute: Iñigo Urkullu, Patxi Lopez, Antonio Basagoiti eta Laura Mintegi.