EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak Euskadin New Deal Berdearen aldeko apostua azpimarratu nahi du ekoenpleguen sortzeak euskal gizarteak pairatzen duen langabezia tasa altuak jaisteko modu eraginkorrena bezala. Lanbidek argitaratu duenaren arabera, 4,9 milioi euro inbertituko ditu 500 euskal gazte hezitzeko. Horren aurrean, EQUO Euskadi taldeak zenbateko hori ez dela nahikoa uste du, formazioaren helburua Euskadin 45.000 enplegu sortzea baita jasangarriak diren ekonomia sektore berriak indartzerakoan.
EQUO Euskadi taldeko lehendakarigaia den Aitor Urrestiren arabera “EQUOren helburua Euskadi inbertsio publikoen erreferente izatea da energia, elikadura, ekoizpen eta garraio sektoreak eraldatuz, beti ere ikuspegi jasangarri batetik”. Urrestik dio “New Deal Berdea benetako ekonomia jasangarri baten aldeko apustua egiten duen programa oso bat da, eta formazioan eta I+G+B-ko inbertsioak lehenestean oinarritzen da”.
EQUO taldeak ekoenplegua sortuko duten sektoreetan inbertitzea posible dela uste du, iruzur fiskalaren aurka egiten, lanaren birbanaketa eta lan-kontziliazioak sustatuz, zerga-erreforma mailakatua eta ekologikoak bultzatuz eta erakunde publikoen gastua arrazionalizatuz.