Alderdi honetarako, ekoizpenean izango duen eragina enpresen
iraupenean eta gizartearen etorkizunean garrantzizkoak diren
kultura zerbitzu publikoetan ondorioak izango ditu
Equo Euskadi-ren ustez, ekoizpen kulturalen sarreren BEZ-ak 8%-tik 21%-ra igotzeak ondorio latzak izango ditu, aurre egin ez dezaketen edo haien zerbitzuen salneurria igo beharko dituzten jardueren itxiera ekarriz. Kultura kaltetuta dagoen sektorea da berez, diru-laguntzen eta laguntza publikoen murrizketa gogor jaso dituena, eta haren iraupena arriskuan jartzen dute azkenengo neurriak.
Agerikoa den salmenten beherakada, egileen eta sektoreko langileen kalterako izango da. Aniztasun eta joritasun kulturala lermatua izango da egileak zailtasun handiagoak aurkituko bait dituzte argitaratzeko, kostuen igoera dela eta, aniztasuna murriztuz “best-seller”-en alde.
EQUO-ren ustez ekoizkin eta kultura gaien salneurriak eragin zuzena izango du kultura zerbitzu publikoetan, liburutegietan adibidez, bai funtsetan bai zerbitzuetan, gizarte- eta kultura-zerbitzuetan, irakurketaren sustapenean, e.a.-ean diharduten pertsonen kontratazioen garestitzea dela eta. Museoek ondorioak jasango dituzte ere, BEZ-aren igoera haien sarreretan ezarri behar izango baitute.
Neurri hauen kontrajarreran, EQUO-k murriztutako BEZ-aren alde egiten du liburuentzako, bai paperezkoentzako bai elektronikoentzako, eta kulturaren industriarako orokorrean. Kultura kontserbatu, garatu eta sustatu beharreko gizarte-ondarea baita aberastasun iturri bezala, baita ekonomikoa ere.