Aitor Urresti será el candidato de EQUO a las elecciones autonómicas

Urresti, atzo amaitutako primarietan hautagairik bozkatuena izan da

Amaitu da EQUO Euskadin hauteskunde primarioen prozesua, zeinean EQUOko kide eta lagunek bozkatzeko aukera izan duten. Prozesu honetan aurkezten zireneko bost hautagairen artean bozkatuena Aitor Urresti izan da, orain arte EQUOko Euskal Mahaiko bozeramailea zena. Urrestik emandako botoen %45a lortu du.

Aitor Urresti Ingeniari Industriala da, energian aditua, eta EHU-UPVko irakaslea. Honetaz aparte, ikertzailea da, eta eraikinetarako energiaren metatzean eta energia berriztagarrien integrazioan lan egiten du. Urresti, 37 urteko bilbotarra, gizarte talde ezberdinetan ibilbide luzea du, hainbat esparrutan parte hartu duelarik: giza eskubideak, kooperazioa, kanpo zorra edota parte hartzeko demokrazia.

Gizarte eta ingurugiroko taldeetan izandako ibilbideak EQUOn parte hartzera bultzatu zuten proiektuaren hasieratik. Bizkaiko koordinazio mahaitik pasa ondoren, eta herrialde hau EQUOko Mahai Federalean ordezkatu ondoren, gaur egun EQUO Euskadiko Euskal Mahaiko bozeramailea da.

Aitor Urresti izango da beraz EQUOko Lehendakaritzarako hautagaia, eta Álava/Arabako zerrenda burua izango da, ondo ezagutzen dueneko herrialdea. Aitor Urresti arabar lur-azpian aditua da, hidrokarburoak aurkitzeko hainbat perforaziotan lan egindakoa bait da. Hau dela eta, herrialde honetan gas naturala fracking-aren bidez ateratzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi dueneko proiektua ebaluatzeko pertsonarik aproposena da. Urrestik Plataforma Fracking EZ Araba plataforman parte hartu du, eta gaur egun Fracking EZ Bizkaia plataforman parte hartzen du EQUO ordezkatuz.