Bihar Lehendakarirako hautagaia aukeratzeko bozketak amaitzen dira
EQUO Euskadik, bere oinarriak jarraituz, hurrengo hauteskunde autonomikoetara aurkeztuko duen programa politikoa ireki du, euskal herritargoak parte hartu dezan. Hiru herrialdeetako web orrien bitartez edonork luzatu ditzake bere proposamen, ekimen edo iruzkinak, EQUOk kontutan hartuko dituenak bere hauteskunde programa garatzeko.
EQUO erakunde politiko berria izanik, Euskal Parlamentuan sartzeko helburua du. Modu honetan, gizarte berdintasuna, ekologia politikoa, gizarte eskubideen defentsa eta benetako parte hartzeko demokrazia, agenda politikoan sartzeko gai izango da.
Aldi berean, Lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko barne hauteskundeak egin dira. Azken egun hauetan, alderdiko kide eta lagunek aurkeztu direneko hautagaien artean bozkatzeko aukera izan dute. Barne hauteskundeak bihar asteartea amaituko dira, 24:00etan, eta asteazkenean behin betiko emaitza ezagutuko da.