El partido Verde Europeo se opone al “fracking”

Pozo de gas

Europear Alderdi Berdea, bere 16. bileran, hidrokarburoak ekoizteko frakturazio hidraulikoa edo fracking deritzaion teknikaren kontrako adierazpena egin du. Europear legediaren berrikuspena eskatu du praktika honek eragin ditzakeen kalteak kontutan hartzeko, bereziki urari dagozkionak, eta lurrazpian konposatu toxikoak injetaktzekoak.

EQUO Euskadik oso positibotzat hartzen du Europear Alderdi Berdearen adierazpena, eusko jaurlaritzak teknika horren bidez gas ez ohikoa ekoizteko albistea ezagutu ondoren, elkarte ekologistak mantentzen duen lanarekin bat bait dator.

EQUO Euskadik berriz ere eusko jaurlaritzaren politika energetikoaren aldaketa eskatu nahi du, fracking-aren bidezko gas estrakzio proiektua alde batera utziz, energia berriztagarria ez-kutsakorren alde egin dezan. Alde berean, alderdi ekologistak, pasa den astean naturaren zaintze legean egindako aldaketak gabetzea eskatzen du, beraien helburu bakarra eremu babeztuetan hidrokarburoak ekoiztea bait da.

Europear Alderdi Berdearen 16. Kontseilua

Maiatzak 10etik 13ra, Europear Alderdi Berdearen 16. bilera ospatu da Kopenhagen. Bilera honetan gai ezberdin asko jorratu dira, besteak beste, fracking-aren kontrako ebazpena, ACTAren kontrako ebazpena, edo Europear Inbertsio Bankua eraldatzeko proposamena.

EQUOren etorkizunerako garrantzia dueneko akoridio bat, Berdeen Konfederazioa Europear Alderdi Berdeko kide izatetik kentzea izan da. Pasa den urtean, Konfederazio osatzen zuteneko 16 alderdietatik 13k kexa bat luzatu zuten Europear Alderdi Berdean. Honen ondoren 13 alderdi horiek EQUOn integratu ziren proiektuaren sortzaile bezala, 35 alderdi berde eta progresista elkartzen ditueneko alderdi berria, hainbat hiritar independienterekin bat, estatuko alderdi berde berria sortzeko. Pausu hau, EQUO Europear Alderdi Berdeko kide izan aurretik falta zeneko azkenekoa da.