EQUOren ustez, lege honen aldaketa ingurugiroko legediaren kontrako
eraso bat da, gitxi batzuen interes ekonomikoak herritargoaren ingurugiroko
interes eta bizitza kalitatearen gainetik jartzen bait ditu.
EQUOren hitzetan, Parke Naturalaren adierazpenak, natura zaintzera
eta biodibertsitatea babeztera behartzen du, bestelako interes politiko,
ekonomiko edo sozialen aurrean. Meagintza ez da, inolaz ere,
biodibertsitatea babeztearekin bateragarria.
Lege honen aldaketako proposamenak helburu bakarra dauka: frakturazio
hidraulikoaren bidezko gas ez-ohikoaren estrakzioaren kontrako oztopo
guztiak saihestea. Fracking-a interes orokorreko baliabide ekonomikotzat
hartzea, ingurugiroaren babeztearen gainetik jarriz, akats larria da, are
gehiago jasatzen ari gareneko biodibertsitatearen galerako garai hauetan.
Guzti honengaitik EQUOk ondokoa eskatu nahi dio Eusko Jaurlaritzari:
energia fosiletan oinarritutako ereduari uko egin dezala, baliabide naturalen
agorpena dakarrena, indar guztiak naturaren babeztean eta ingurugiroko
iraunkortasunean jarri ditzala.