EQUO Euskadi-re ustez Greba Orokorrean gizarteak izandako parte hartzeak, estatuko gobernuak hasi ditueneko erreformen gizartearen gehiengoaren errefusa frogatzen du, eta gobernuak bere neurriak zuzendu dutzala eskatzen du
EQUO Euskadirentzat Martxoak 29ko Greba Orokorra erabateko arrakasta izan zen. Alderdiak herritargoa eskertu nahi du gobernuaren neurriei emandako erantzunagaitik. Neurri hauek urradura latza eragin diote ongizate-estatuari, eta hamarkadetako borroken ondoren losrtutako eskubideei.
Aldi berean, EQUO Euskadi-k gobernuari hausnarketa bat eskatu nahi dio, hartutako erreformetan atzera bueltatzeko. Erreforma hauek egungo egoera konpondu beharrean, desberdintasun eta pobrezia gehiago sortuko dute, gaureguneko eta datozteneko belaunaldietan. Badago irtenbiderik, ondokoak direlarik: lanaren banaketa (bai produktiboa, bai etxekoa ere), lan jardunaldiaren murriztea, edota lan berdeen sorrera. Guztiz eraberritutako Ongizate Estatua behar dugu, “Ongi Bizitzeko Estatua” bermatuko duena gizarte osoarentzat, gaur eta bihar, Iparralde eta Hegoaldean.
EQUO Euskadi-k jardunaldian zehar gertatuko indarkeriazko ekintzen contra dagoela argiki adierazi nahi du, gutxiengo batek egin zituenak. Honelako jarduerek ez dute grebaren helburuak lortzea bat ere errazten, eta arreta helburu hauetatik desbideratzea dakarte. Aldi berean, Ertzaintzako kide batzuek sortutako behargabeko tentsioa eta indarra onartezina dela adierazi nahi du, are gehiago nabarmenki baketsu izan zireneko manifestazioetan.
Azkenez, EQUOren ustez, atzoko jardunaldiak izandako jarraipenak, sindikatuen batasuna inoiz baino beharrezkoagoa dela erakusten du, indarrak egun desberdinetan sakabanatzen ez bait ditu. Honengaitik sindikatu guztien buruak datozteneko deialdiak bateratuak izatera animatu nahi ditu.