EQUO alerta del “peligro creciente” que supone una nueva parada no programada de Garoña

Alderdi honentzat, “harrigarria” da zentralearen kudeatzaileek, akatsak aukeratan bihurtzeko duten modua, eta 2013an itxi behar dela aldarrikatzen du. 

EQUO Euskadi-ren ustez Garoñaren programatu gabeko azken geldialdiak berriz ere zentrale hau bideragarria ez dela egiaztatzen du, arriskutsua baizik. Kontrolik gabeko istripu hauek herritargoa etengabe arriskuan jartzen dute.

Beroan egindako geldialdi baten erdian, arriskutsua deneko maniobra, erregai nuklearreko barrak biratu behar bait dira, erreaktorearen ontzian arrazoirik gabeko presio jaitsiera bat gertatu da, programatu gabeko geldialdirako protokoloa aktibatu delarik, gunearen isolamendua eta kontrol barren sarrera automatikoa suposatzen duena.

EQUO Euskadik, Garoña aspaldi itxita egon behar zuela adirezi nahi du berriz ere, eta bere biziaren luzapenak, herritargoa arriskuan jartzea besterik ez du suposatzen, kontrolik gabeko istripu hauek erakusten duten bezala. Aldi berean, “harrigarria iruditzen zaigu zentralearen kudeatzaileek akatsak, eraberritzeak egiteko aukeran bihurtzeko duten gaitasuna”.

EQUO Euskadirentzat zentrale hau ixteko data 2013ko uztaila izan beharko litzateke, eta dagokieneko aginteek erabaki hau ahalik eta lehenen eta argiki hartzea eskatzen du.