EQUO Araba llama a la ciudadanía a echarse a la calle contra la reforma laboral y el resto de recortes que venimos sufriendo

Euskadin deituriko mobilizazio guztietan parte hartzera animatzen dugu, iraultza industrialetik langileen kontra egindako erasorik larrienaren kontra.

Hurrengo udaberrian Gorte Orokorrek, pasa den Otsailak 10ean Gobernuak aprobatutako lanbide merkatuaren erreformarako premiazko neurrien legezko Errege Dekretua baliozkotuko dute. Astia dago erreforma aldatzeko.

EQUO Arabaren ustez Rajoyren gobernuak hartutako neurriak desorekatuak eta bidegabekoak dira. Azken urteetan gobernu desberdinek aplikatutako politika neoliberalen aurrerapauso bat dira, eta lehenengoko gizarte gatazken garaietara itzularazten gaituzte.

EQUO Arabak batasun sindikala faltan hartzen du, eta buruzagi sindikalen hausnarketa bateratu batera deialdia egiten du, langileriaren eta herritargoaren eskubide eta interesen aldekoa.

EQUOk ekonomia sostengarriaren aldeko apustua mantentzen du, eta konpromiso giza-ekologikoa (New Deal Berdea) Estatu eta Europar mailarako gizarte hitzarmen berri baten oinarri izatea proposatzen du.

Zatoz!

Irudia: StephaneMGrueso (Flickr)