EQUO se suma a la Plataforma “Fracking EZ Araba”

Plataforma "Fracking Ez Araba"

EQUO Arabako Asanbladak gaur goizean aurkeztu den  “Fracking Ez Araba” Plataformaren hasierako manifestura batzea erabaki du. Honek fracking teknikaren bitartez herrialdeko shale gas deituriko erauzketarekiko arabako herritarrek, kolektiboek, elkarteek eta alderdi politikoek dituzten kezkak biltzen ditu.

Horrela, EQUOk administrazioei eskatzen die fracking teknika ez erabiltzea gas ez arrunta ateratzeko behin betiko teknika hau osasunarentzat eta ingurugiroarentzat kaltegarriak ez direla frogatu arte.

EQUOk ere arabarren arreta deitu  nahi du energia berriztagarri eta garbien erabilera  beharraren gainean erregai fosilak sustatzeari utzi behar dela uste duelako. Are gehiago erauzketarako fracking bezalako teknikak erabiltzen direnean ez bait dira horren epe erdi eta luzerako ingurugiroarekiko ondorioak balioztatu.

Guzti honegatik Equo Arabak honako manifestua sinatzen du: 

“FRACKING EZ ARABA” PLATAFORMAREN MANIFESTUA

Eusko Jaurlaritzak ingurumen inpaktu ikerketa eskatu gabe apurketa hidrauliko edo fracking bidezko gas naturalaren erauzketa baimentzeko erakutsi duen asmoaren ondorioz, teknika honen erabilpenak dituen arriskuez kezkatuta gauden hainbat eragile eta norbanako elkartu gara.

Teknika honen erabilpenaren eraginaren  inguruko ziurtasun zientifikorik ez dagoenez, europar legedian jasotzen den Ardura Printzipioa bete dadin eskatzen dugu. Kasu honetan printzipio hau urratzen da  ingurumen haurreko inpaktu azterketa egon gabe baimena eman delako.

Apurketa hidraulikoak ingurumenarentzat eta giza osasunarentzat arrisku handia ekar dezakeela uste dugu. AEB-etan garatutako esperientziaren ondorioz suertatutako zantzuek arbel-gasaren erauzketak lurrazpiko eta azaleko uren kutsaduran arrisku nabaria dakarrela iradokitzen dute. Hori dela eta, zantzu hauen oinarriak ikertu eta haren arrazoiak eta ondorioak zehaztu arte, hartu daitekeen erabaki arduratsu bakarra teknikaren prebentziozko garapena da.

Bestalde, gasaren erauzketa erregai fosilen bazterketa oinarri duen eredu energetikoaren aldaketan atzera pausu bat dela uste dugu. Inbertsio eta ahaleginek kontsumoaren gutxitzean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarritutako eredu energetiko jasangarria izan behar dute helburu. Kutsadura eragiten duten energietan egindako inbertsio orok jasangarritasunean hartutako edozein konpromiso urratzen dute.

Zenbait herrialdeek, Frantziak eta Herbehereak kasu, hasitako bideari jarraituz, frackingaren erabilpena bertan behera geratu behar dela uste dugu haren inpaktuei buruzko ikerketa eta ezaguera gehiago egon arte.

Hori dela eta, behean sinatzen dugunok gasa lortzeko gure lurraldean laster abian jarriko den erauzketa hidraulikoaren inguruko kezka azaltzen dugu, erauzketa hau teknika ikertzeko egiten bada ere. Emanda dauden baimenak bertan behera utzi eta bideratuta dauden eskaerak ez tramitatzea eskatzeko dugu, ingurumenaren eta giza osasunaren gaineko kalte itzulezinik izango ez direla bermatu arte.

Vitoria-Gasteizen,  2011ko abenduaren 13a.