Euskadin Emakumeen kontrako bortizkeriaren aurka, giza esparru desberdinetatik, egunero borrokatzen duten ahotsei batu nahi du EQUO-k. Azaroak 25ean Emakumeen aurkako bortizkeria desagertarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da eta EQUO-k gizarteari gogoratu nahi dio arazoak gizarte osoari dagokiola eta honen aurka urteko egun guztietan egin behar dela.
Jasandako krisiak, bai patriarkatua bai kapitalismoak eragina, konsumismoan oinarritutako eredua indartzen du eta balioen eraldaketa eta galera bultzatzen du. Hau dela eta egite pertsonala lortzeko garrantzitsua denaren distorsioa gertatu da, emakumearen irudi publikoa aldatuz eta distorionatua eta sexualizatuagoa bihurtuz. EQUO-k aintzat hartu nahi ditu emakumeran aurkako bortizkeria areagotzen dituzten irizpide guztiak, fisiko eta psikologikoak, ahozkoak edo sinbolikoak.
EQUO-k kritika egin nahi dio Alderdi Popularri abortuaren legea atzeratu nahi duelako. Alderdi ekologistak uste du horrelako ekintzak bortizkeria direla ere bai, emakumea hertsatu egiten dutelako eta banakoaren sexualitatearen ariketan diskriminazioa bultzatzen dute eta.
EQUO-k haurtzaro garaitik hezkuntzaren alde apostua egin nahi du, zerbait kexkagarria jostailu, liburu eta ekintza sexisten handitzea dela eta. EQUO-rentzat garrantzizkoa da hezkuntza politikak bultzatzea, patriarkatua eta heredatutako rolak gailentzen lagunduko dutenak, emakumeen ekarpena gizarteari diskrimina ez dadin.
Egia da bai asko aurreratu egin dela azkeneko urteetan emakumeen aurkako bortizkeri fisikoa murrizteko, EQUO-k defendatu nahi du bidea handia falta zaigula oraindik honelako giza gaitza ezabatzeko.
Alderdi berdea kexkatuta dabil erakunde publikoetan gertatzen ari diren murrizketekin, giza politikei eragiten dietelako. Horregatik, EQUO murrizketen aurka kokatuko da, are gehiago murrizketa hauek bortizkeri matxistaren biktimen babesa eta prebentzioari kaltetzen baldin badituzte.
EQUO hurrengo ostiralerako kolektibo feministek antolatu dituzten manifestaldietan izango da eta gizarteria animatu nahi du ikarari errefus egin diezan eta emakume eta bere familiekin elkartasuna izan dezan.
- Gasteizen: Azaroaren 25ean, ostirala, 20:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzan