EQUO Álava anima a la ciudadanía a participar en las movilizaciones del 15 de Octubre

Manifestación "Unid@s por un cambio global / United for a global change" 15O

Hurengo Urriak 15ean mundu osoan zehar hainbat ekintza eta manifestazio koordinatzea lortu da “Aldaketa global baten alde baturik / United for a global change” lelopean. Finantza merkatuek ezarritako ekonomia eta gizarte politikeekiko herritargoak duen nekea aditzera eman nahi dute, poltika horiek pertsonen behar eta interesetatik aldenduak bait daude.

EQUO Araban gure lurraldean deituriko mobilizazioen alde daudela adierazi nahi dute, herritar mugimendu honek dueneko independentzia politikoarekiko errespetu zintzoa mantenduz. Nahiz eta mugimendu honek ditueneko eskaerak, eta EQUOk defendatzen ditueneko baloreak bat datozten, mugimendu honetan siglarik eta banderarik ez egotea positibotzat eta beharkotzat hartzen dute. Modu honetan herritargoak ekintzaile eta bizitza publikoaren solaskide gisa dueneko boterea azpimarratzen bait da, bere haserrea adierazteko gai delarik tartekorik gabe.

EQUOrentzat herri-ahots honek, oraingo sistemak gizarte, ingurugiro eta ekonomia arloko erronka haundiei erantzun demokratiko eta eraginkor bat emateko duen ezintasuna agerian usten du. Ahots hau politika eta ekonomian egindakoaren ukatzea dela eta batu da, izan ere, merkatuen interesa gizakien behar eta benetako interesen gainetik ezarri bait da. Dena den, mobilizazio global honen benetako balioa, herritargoak gaur eguneko sistemak ditueneko mugetaz ohartu dela da, arduradun politiko eta ekonomikoei politka publikoen erabateko aldaketa eskatuz, pertsonak izan daitezten berriz ere erabakien helburua, eta ez irabazi ekonomikoak. EQUOk, aldaketak politikan eta ekonomian soilik egitearekin nahiko ez dela ohartarazi nahi du. Mundua hobetzeko norbanako aldaketa beharrezkoa da baita ere. Izan gaitezen beraz munduan ikusi nahi duguneko aldaketa.

Guzti hau dela eta, EQUO Arabak herritargoa animatu nahi du gure lurraldean deituriko manifestaldietan parte hartzera, ahotsak batu daitezten mundu mailako haserre honetara, arazoak ez bait datoz soilik nazioarteko merkatuetatik, edota nazioz gaindiko politiketatik, munduko biztaleriarengan eta planetarengan efektu negatiboak dituztenak.

Argazkia: Javi S&M (Flickr)