Gaur goizean EQUO Arabako hauteskunde ordezkariak Araba Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera joan dira haien azaroaren 20rako kandidatura ahalbidetzen dituzten abalak aurkeztera.
EQUO Arabak mila abal baino gehiago jaso ditu Arabako Lurralde Historiko osoan irailaren 27tik. Prestakuntzak 251 abal behar zituen, Arabako hautesle erroldaren %0,1-a. Horrela EQUOk Legebiltzarrean ordezkaririk ez duten alderdiek hautesleak aurkezteko betebeharreko Hauteskunde Legea betetzen du.
EQUOk mila sinadura baino geahiago aurkeztu ditu haien kandidatura Araban aurkeztu ahal izateko
EQUO Arabako ordezkariek zinadurak jasotzeko kanpaina ondo baloratu dute “honi esker, gurea den horrelako proiektua aurkeztu ahal izan diegu arabarrei “. Hala ere EQUOk neurri hau kritikatu du zeren “argi eta garbi alberdi txikien eta aniztasunaren aurkako diskriminazioa da eta benetako sistema demokratikoa ezartzeko oztopoa”.
EQUOk eskerrak eman nahi dizkiarabar guztiei bere proiektuan jasotako laguntza eta interesagatik
EQUO Arabako bozeramaileek eskerrak eman nahi dizkiete herritarrei “orokorrean interesa jarri dutelako eta EQUOko baloreen defentsa ikusi dugulako”, gainera abalatu duten pertsona guztiei ere “edozein dela haien aukera politikoa”.
Argazkia: EQUO Araba