– Elkarrekin udal taldeatik Bilbon egiten garen digitalizazio garapen berri guztietan genero-ikuspegia txertatzea proposatu du.
– Gure koalizioaren ustez, generoen arteko eten digitala gizarte-arrakala bat da, eta horrek desberdintasun gehiago sortzen ditu gizonen eta emakumeen artean .
Elkarrekin Bilbao Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta Equo Berdeakek osatutako udal taldeak proposamen bat aurkeztu du Bilboko Udalbatzaren hurrengo osoko bilkurarako, Bilbon generoen arteko eten digitala murrizteko asmoz..
Zentzu horretan, Carmen Muñoz koalizioko zinegotziaren ustez, “Beharrezkoa da genero arrakala digitala murrizteko neurri eraginkorrak martxan jartzea, egungo testuinguruan, eta pandemia egoera dela medio, digitalizazioa azkarrago ari baita garatzen. Horretarako, tresnarik eraginkorrena digitalizazio-proiektu guztiek genero-ikuspegia sartzea da. Horrela egin ezean, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak gora egingo du erakundeen pasibotasunaren aurrean “.
Genero-ikuspegia txertatzeaz gain, Elkarrekin Podemosek eskatu du emakumeak IKT berrietatik urrunen dauden kolektiboetan alfabetatze digitala sustatzea, eta Bilboko neska haur eta nerabeek prestakuntza-ibilbide teknologikoak aukera ditzaten sustatzeko ekintzak abian jartzea. “Neurri horiek ezinbestekoak dira erronka horri aurre egiteko, eta, aldi berean, aukera bat izan daiteke emakumeentzat, haien bizi- eta lan-baldintzak hainbat alderditan hobetzen lagun baitezake. Beraz, genero arrakala digitala desagertu arte murrizteko lan egin behar da. Eta horixe da datorren osoko bilkuran defendatuko dugun proposamen honekin lortu nahi duguna ” adierazi du Muñozek.