- Hiriko 915 kale-izenetatik, 28k soilik daramate emakume-izena
- Indarkeria matxistak erahildako emakumeen izenak ere aukeratuak izan daitezela bildu behar du neurriak, aitorpen eta erreparazio modu gisa
Carmen Muñoz Bilboko gure zinegotziak proposamen bat erregistratu du hurrengo Ohiko Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, eta proposamenean Udal Gobernuari eskatzen dio kale, plaza, etorbide eta berdegune berriak edo hirian garatzen diren gainerako azpiegitura berri guztiak emakumeen izenekin izendatu ditzala.
Udal-iturrien arabera, Bilbon dauden 915 kaleetatik 28k bainok ez dute emakume-izena, oso zifra txikia, beste hiriburu batzuen portzentaje halaber eskasetara iristen ez dena: Madrilen % 21 dira, Zaragozan % 18 eta Bartzelonan % 16. Horregatik “egiazko berdintasuna konplexu instituzionalik gabe indartzeko unea iritsi da, emakumeei ere historian zehar gizonei egin zaien bezala agerikotasuna emanez, eta emakumeek egin dituzten lorpen sozial, enpresarial, literario edo artistikoengatik gauzatu behar da hori, edo gure hirirako gertaera garrantzitsuak egin dituzten beste edozein esparrutan egindakoengatik.
Bere udal-taldeak desparekotasun nabarmen hori arintzeko proposatzen du neurri hau, neurria kaleak indarkeria matxistak erahildako emakumeen izenekin izendatzera ere zabalduz, biktimekiko eta haien lagun maiteekiko aitorpen eta erreparazio modu gisa “Ondo dakigu hau urrats txiki bat baino ez dela, hainbat eta hainbat hirigintza-garapen eginagatik inoiz ere ez delako parekotasun-ehunekotara iristeko modurik izango. Dena den, ekimen honen bidez emakumeen aurkako irain hori saihestuko dugu, zati batean bada ere, Bilbok berdintasuna lortzeko bere borrokan eta Bilboko herritarrek ez baitute horrelakorik merezi” amaitu du Muñozek.