EQUO Berdeak-ek DSBEa “lehenbailehen zabaltzea” proposatu du, “Diru-sarrera nahikorik ez duten 60.000 pertsonei” iristeko

  • Alderdi berdeak proposatu du Bizi Gutxieneko Diru Sarrera indarrean jartzeak Eusko Jaurlaritzari dakarkion aurrezkia aprobetxatzea, pandemiaren ondoren DSBEaren mugak “berehala handitzeko”, horrela, Euskadin gaur egun diru-sarrera nahikorik ez duten 60.000 pertsonari estaldura emango dien Oinarrizko Errenta baterantz aurrera eginez
  • “DSBE eta Bizi Gutxieneko Diru Sarrera ez dira nahikoak pobreziaren itzala duten milaka pertsonaren diru-sarreren nahikotasuna bermatzeko, kasu askotan pandemia baino lehenagotik. Baliatu ditzagun eskura ditugun baliabide guztiak krisi honetatik hobeak ateratzeko, inor atzean utziko ez duen koltxoi batekin “, esan du Joserra Becerra lehendakarigaiak

Gaur goizean Sestaon egindako ekitaldi batean, Euskadiko alderdi berdeak proposatu du Bizi Gutxieneko Diru Sarrera indarrean sartzearen ondoriozko aurrezpena gastu soziala babesteko erabiltzea Euskadin, pandemiaren ondoren sortutako krisiak inor bidean utz ez dezan.

Joserra Becerra EQUO Berdeak alderdiko lehendakarigaiak azaldu duenez, alderdi berdearen proposamenak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko irizpideak zabaldu behar ditu, pertsona guztien diru-sarreren nahikotasuna ziurtatzeko balioko duen Oinarrizko Errenta baterantz aurrera egiteko. “DSBE eta Bizi Gutxieneko Diru Sarrera ez dira nahikoak. Gaur egun, 60.000 pertsona daude Euskadin diru-sarrera nahikorik ez dutenak, laguntza horiek estaltzen ez dituztenak eta pobreziaren itzalpean daudenak. Diru-sarrerak bermatzeko errenta lehenbailehen handitu dezagun, krisi honetatik milaka pertsona zeuden baino okerrago irten ez daitezen “, azaldu du Joserra Becerra EQUO Berdeak alderdiko lehendakarigaiak.

Zehazki, EQUO Berdeak-ek proposatzen du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak estaldura eman diezaiela prestazio edo soldata eskasak dituzten alargun-pentsioetan dauden pertsonei, enplegagarriak ez diren pertsone,; diru-sarrerak beren kargura dituzten pertsonekin partekatu behar dituztenei, autonomoei, zaintzaileei eta krisiaren ondorioz lana galdu duten kontraturik eta paperik gabeko etxeko langileei, 18 eta 23 urte bitarteko gazteei, haien diru-sarrerek emantzipatzea eragozten badiete eta Azken urtean Euskadira itzuli edo migratu dutenak eta diru-sarrera nahikorik ez dutenei.

“Bizi Gutxieneko Diru-sarrera indarrean jartzeak dakarren aurrezpenak DBE handitzea ahalbidetuko luke, behar duten pertsona guztiei estaldura emateko eta Oinarrizko Errenta baterantz aurrera egiteko. Ezin dugu onartu batzuen konformismoak edo besteen intransigentziak milaka pertsona pandemiaren aurretik zuten pobrezia-egoera baino okerragoan uztea. Baliatu ditzagun eskura ditugun baliabide guztiak krisitik hobeak ateratzeko, inor atzean utziko ez duen koltxoi batekin “, esan du Becerrak.

Oinarrizko Errenta baterantz aurrera egitea, DSBE zabalduz, EQUO Berdeak-ek ekainaren amaieran Gasteizen herritarrei aurkeztu zien Berreraikuntza Berde eta Justurako Planean proposatzen duen “ongizate-eredu berriaren” zati bat da. Dauden baliabideak berrantolatzeaz gain, alderdi berdeak zerga bereziak sortzea ere proposatu du, diru gehien sartzen duenari eta gehien kutsatzen duenari zuzenduta