EQUO Berdeak-ek bere hauteskunde-kanpaina aurkeztu du “betiko blokeez bestelako” aukera gisa, “Krisialditik hobeto ateratzeko” berreraikitze programa berde eta justu batekin

  • Datozen hamabost egunetan, alderdi berdeak Euskadi zeharkatuko du, euskal herritarrekin “irtenbide desberdinak partekatzeko, Ajuria Enean eta Moncloan gobernatzen duten alderdien apatiaren eta konformismoaren aurrean”.

  • “EQUO Berdeak-en ziur gaude hobeto atera gaitezkeela krisi honetatik. Hobeak izateko, beste era batera bozkatu behar da, eta beste era batera bozkatzea, EQUO Berdeak bozkatzea da”, Jose Ramon Becerra.

EQUO Berdeak alderdiak hauteskunde kanpaina hasi du Gasteizen, datozen bi asteetan Euskaditik igaroko diren publizitate bizikleten aurkezpenarekin. Alderdi berdeak osasun egoerara egokitu ditu bere ekintzak. Topaketak eta mitinak garatuko ditu formatu pertsonalizatuekin, jarraitzaile presentzial gutxiagorekin eta betiere urruntze soziala errespetatuz. Halaber, ohiko hauteskunde-liburuxkak eskura eman ordez, kaleko mahaietan QR kodeak jarriko dituzte, tresna horren bidez boto-emaileek informazioa jaso ahal izateko, materialak trukatu behar izan gabe.

Hauteskunde-Kanpainaren hasiera honetan, EQUO Berdeak “betiko blokeez bestelako aukera” gisa aurkeztu da, betiko bolokeek euskal politika erabili baitute eta erabiltzen baitute, bai gobernu ezberdinetatik, bai oposiziotik. Alderdi berdeak azpimarratu duenez, datozen bi asteetan Joserra Becerra lehendakarigaia, bere lurraldeetako hautagaiak eta bere militantzia Euskadiko hiri eta herrietan zehar ibiliko dira euskal herritarrekin berreraikitze Berde eta Justuaren Planak eta 2020-2024 legealdirako hauteskunde-programak jasotzen dituen “irtenbide desberdinak” partekatzeko. “Euskadik konponbide desberdinak eskatzen ditu krisi honetarako, Ajuria Eneatik eta Monkloatik gobernatzen duten alderdiak geldirik dauden apatiaren eta konformismoaren aurrean”, adierazi du Becerrak.

“EQUO Berdeak-en ziur gaude hobeto atera gaitezkeela krisi honetatik. Hobeak izateko, beste era batera bozkatu behar da, eta beste era batera bozkatzea EQUO Berdeak bozkatzea da. Akordio baliagarriak lortzeko gai den indarra gara, benetan garrantzitsuak diren gauzetan esku hartzeko gai, euskal herritarrek, egungo egoeraren mailan egoteaz gain, politika egiteko modu berri bat eskatzen digutelako”, adierazi du Becerrak.