Irabazik proposatuta, Barakaldok diru-laguntza bat eskatu du Gerra Zibilaren leku esanguratsuak adierazi daitezen

  • Horren bitartez, udalbatzaren 2016ko uztaileko akordioa beteko litzateke, Irabazik bultzatutakoa.
  • Memoria Historikoaren inguruko dokumentu markoak ekintza hori ere aurreikusi du.

Irabazi Barakaldok aditzera eman du Udalak diru-laguntza eskatu duela Gerra Zibilean esanguratsuak izandako udalerriko lekuak nabarmentzeko. Maiatzaren 21ean egin zuen Irabazik azkenengo eskakizuna, Barakaldoko toki horien ikerketa egiteko eta sinaleak jartzeko.

Ezker Anitza-IU, EQUO-Berdeak eta Independenteez osatutako koalizioak Memoria Historikoarekin erlazionatutako ekintzak azaltzeko eskatu zion gobernu taldeari. Erantzuna, joan den ostiralean jaso zuen ezkerreko koalizioak: Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu omen dio Barakaldoko Memoria Historikoarekin lotutako leku adierazgarri zein historikoak ikertzeko eta horiek markatzeko. “Horren bitartez, Irabazik bultzatutako udalbatzaren 2016ko uztaileko akordioa beteko litzateke, Bakeolak koordinatutako lan taldearen onespenarekin”, adierazi du Irabaziko bozeramaileak, Eder Alvarezek.

Irabaziko proposamenak babesleku antiaereoak, Enkarterriko bataila edo Portuko Kaia bezalako lekuak aipatzen ditu; hala ere, Alvarezen aburuz, “Memoria Historikoaren taldeak adierazi beharko lituzke markatu beharreko tokiak eta pausoak, horren pluraltasuna eta dokumentu markoaren akordioak kontuan izanda”.