José Ramón Becerra legebiltzarkideak, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) aldatzeari buruzko mozio batean, lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko EQUO Berdeak taldeak defendatzen duen eredua aurkeztu du Euskal Ganberan.
Berdeek nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpen duina, emankorra, jasangarria eta berdintasunezkoa sustatzearen alde egiten dute. “Elikagai osasungarriak ekoizten dituen, ingurumena kontserbatzen duen eta emakumeak eta gazteak ustiategien jabe izan daitezen laguntzen duen landa-eremu biziari bide ematen dion nekazaritzako eta abeltzaintzako politika bat nahi dugu”, azpimarratu du Becerrak.
EQUO Berdeak taldearen ustez, egungo NPBak enpresa handiei eta jabeei ahalbidetzen die lurrak, ura, haziak eta laguntza publikoak berenganatzea. “Ez du laguntzen nekazaritza eta abeltzaintza hobeak eraikitzen, baizik eta nekazaritza eta abeltzaintza mendekoagoak eta zaharkituagoak eraikitzen”.
Bideo honetan ikus dezakezu Becerrak esandakoa: