- Iaz, gizarte zerbitzuek, energia pobrezia dela medio, 109 familiari lagundu zioten, eta Gurutze Gorriak, berriz, 152 familiari. Udazken honetan, kopuru horiek gora egingo dute, prezioak igo egin baitira, erregai fosilenganako mendetasuna eta Ukrainako gerra direla eta
- Udal taldeak formulak aztertu nahi ditu, udal eraikinetako eguzki energia fotoboltaikoa ez dadin izan bakarrik espazio horiek hornitzeko, baizik eta baita familia zaurgarrien artean potentzia soberakina banatzeko ere
- “Ziur gaude autokontsumo fotoboltaikoak onurak ekarriko dituela gizartean. Ez dugu alferrik galdu behar. Energia ekoizten duen gune batek, legez, 500 metroko erradioan horni dezake; hortaz, udalak eta haren gizarte zerbitzuek detektatu eta hautatu egin behar lukete zein familiari lagundu ahal dioten eremu horretan”, esan du udal koalizioko bozeramaileak, Óscar Fernándezek
Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak (Podemos- IU- Berdeak EQUO) mozio bat erregistratu du datorren udalbatzarrean defendatzeko (irailaren 23an). Óscar Fernández bozeramaileak argudiatuko du udal eraikinetan sobran gelditzen den energia hornigarri izan dadila familia zaurgarrientzat argindarraren fakturari aurre egin ezinean badabiltza.
Gorka Urtaranen gobernu taldeak, deskarbonizazioa dela-eta ezarria duen errepide orrian, energia eraginkortasuna handitzeko ekintzak datoz; besteak beste, 33 MWeko eguzki energia instalatzea udal eraikin publikoen teilatuetan; helburua da 2030ean udal eraikinek eta instalazioek kontsumitzen duten energia guzti-guztia sorraraztea. Elkarrekin udal taldeak, bere proposamenaren bitartez, formulak azterrarazi nahi dizkio udalari udal eraikinetan sorturiko eguzki energia fotoboltaikoa —esaterako, gizarte etxeen sarean, BIZAN adinekoen zentro soziokulturaletan, San Martingo Udaletxean berean, haurreskoletan eta autobus geltokian— ez dadin izan bakarrik espazio horiek hornitzeko, baizik eta sobran gelditzen den potentzia hornigarri izan dadila familia zaurgarrientzat ere argindarraren fakturari aurre egin ezinean badira.
Iaz, gizarte zerbitzuek, energia pobrezia dela medio, 109 familiari lagundu zioten, eta Gurutze Gorriak, berriz, 152 familiari. Udazken honetan, kopuru horiek gora egingo dute, prezioak igo egin baitira, erregai fosilenganako mendetasuna (gero eta urriagoak direnak) eta Ukrainako gerra direla eta.
Energia ekoizten duen gune batek, legez, 500 metroko erradioan horni dezake; hortaz, udalak eta haren gizarte zerbitzuek detektatu eta hautatu egin behar lukete zein familiari lagundu ahal dioten eremu horretan.
“Ziur gaude autokontsumo fotoboltaikoak onurak ekarriko dituela gizartean. Ez dugu alferrik galdu behar. Udalari eskatzen diogu kalkula dezala zenbat energia sobratu ahal zaien eraikin publikoei, eta energia hori utz diezaiela energia pobreziak jota dauden familiei legeak gaur egun ezartzen dituen mugen barrenean. Argindarraren prezioa igo eta igo ari denez, gero eta premia eta probetxu handiagoa izango da energia berriztagarrien bitartez energia eraginkortasuna bilatzeko. Gure proposamenarekin, aprobetxamendua bi aldetatik etorriko litzateke, batetik udalaren diru kutxaren aldetik eta bestetik etxe zaurgarrien babesaren aldetik”, esan du udal koalizioko bozeramaileak, Óscar Fernándezek.