- Inguruko beste zenbait udalerrik, aldiz, –hala nola Bilbok, Donostiak edo Logroñok– baliatu egin dute hiribide eta zeharbideetarako abiadura-mugak markatzen dituen Ministro Kontseiluak onartutako trafiko-arau berria 30eko hiri bihurtzeko.
Maiatzaren 11tik aurrera ari dira aplikatzen azaroaren 10eko Ministro Kontseiluan onartutako hirietako abiadura-mugak biltzen dituen Zirkulazio Araudiaren aldaketa. Horrela, hiribidetako abiadura-muga orduko 20 kilometro da galtzada eta espaloia plataforma bakarrean duten bideetan; 30 kilometro ordukoa zirkulazio-norantza bakoitzeko errei bakarreko bideetan eta 50 kilometro ordukoa zirkulazio-norantza bakoitzeko bi errei edo gehiagoko bideetan.
Hiri barruko abiadura-mugen murrizketa hori aprobetxatu dute gure inguruko zenbait udalerrik –hala nola Bilbok, Donostiak edo Logroñok– hiri osorako 30 kilometro orduko muga ezartzeko. Haatik, Urtaranen gobernuak setatuta jarraitzen du Gasteiz 30eko hiri ez bihurtzeko iritziarekin, eta alferrik galdu du aukera berri hau.
EAJ-PSEren toki-gobernuak esparru horretan erakutsitako jardunik eza kritikatu du Elkarrekin taldeko gure zinegotzi Óscar Fernándezek. “Ulertezina da Green capital hiri bat atzetik ibitzea trafikoaren eta abiadura-mugen alorrean. Gasteiz 30eko hiri bihurtzea ez litzateke soilik ona izango gure osasunerako emisioak murriztuko lituzkeelako, eta oinezkoen segurtasuna ere gehituko luke, eta, horrekin batera, trafiko lasaitua eta segurua ahalbidetuko luke bizikletak eta patinete elektrikoak galtzadetatik ibili daitezen”.
Gogorarazi behar dugunez, DGT Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren zenbait azterlanen arabera, baimendutako gehieneko abiadura orduko 30 kilometroko mugara murrizten bada ibilgailu-harrapatze baten ondorioz heriotza-istripu bat izateko arriskua % 80raino murrizten da.