EQUO Berdeak koronabirusaren krisia gainditzeko behar den denboran hauteskundeak atzeratzeko erabakia ospatu du

  • Euskal alderdi politiko nagusiek Lehendakaritzan egindako bileran, alderdi berdeak adierazi du komeni dela Jaurlaritzaren bitartekotasuna behar baino gehiago ez luzatzea.
  • Iñigo Urkulluk deitutako bileran Jose Ramon Becerra alderdi berdeko legebiltzarkide ohi eta lehendakarigaia eta Edurne Baranda Gipuzkoako hautagaia eta legelaria izan dira.

2020ko martxoaren 16a

Apirilaren 5eko hauteskundeak atzeratzearen aldeko jarrera mantendu du EQUO Berdeak, Iñigo Urkulluk gaur goizean Lehendakaritzan deitutako bileran. Bertan izan dira Jose Ramon Becerra legebiltzarkide ohia eta alderdi berdeko lehendakarigaia eta Edurne Baranda, Gipuzkoako hautagaia eta legelaria.

EAEko hauteskundeen atzerapena “osasun krisia gainditzeko ezinbesteko denborak” justifikatzen duela uste du alderdi berdeak, eta hala helarazi diete alderdi berdearen ordezkariek bileran parte hartu duten gainerako politikariei. Era berean, Jose Ramon Becerra Equo Berdeak alderdiko bozeramailekide eta Lehendakaritzarako hautagaiak adierazi du komenigarria dela “Gobernuaren bitartekotasuna behar baino gehiago ez luzatzea, normaltasun demokratikoa eta erakundeen funtzionamendu egokia lehenbailehen berreskuratu ahal izateko”.

EQUO Berdeak alderdiarentzat pertsonen osasuna da une honetan lehentasuna, interes alderdikoien gainetik. Joan den astean adierazi zuenez, alderdi politiko guztiek eta herrialdeko agintariek larrialdiari irtenbide onena emateko laguntza eman behar dute. EQUO Berdeak-ek uste du hauteskunde kanpainek itxaron dezaketela, osasuna eta osasun sistemak, ez.

Berme juridiko handieneko dekretua

Hauteskundeen data atzeratzeko aukeraren inguruan dagoen hutsune legalari dagokionez, EQUO Berdeak-ek dio Lehendakariak  izan dituela erabaki hori hartzeko beharrezkoa den adostasun politikoa eta osasun agintariek emandako informazioa.

Hori guztia dela eta, EQUO Berdeak alderdiak euskal alderdi politikoekin egindako bileran esan du hauteskundeak ahalik eta lasterren egin behar direla, osasun-agintariek hauteskundeak herritarrentzat osasun-berme guztiekin egin daitezkeela baieztatzen duten egunetik aurrera. Horrela, herritarren parte-hartzea eta hauteskundeen zilegitasun demokratikoa bermatzen lagunduko litzateke, eta Eusko Jaurlaritzaren bitartekotasun-egoera luzatzea saihestuko litzateke.

Hauteskundeak atzeratzeko salbuespen-egoera deklaratzeko dekretuari buruz EQUO Berdeak-en ustez, ahalik eta berme juridiko handienak izan behar ditu, eta jardunaldi elektorala euskal herritarrentzat segurtasunez noiz egin daitekeen aztertzeko orduan, kontuan hartuko diren neurriak eta irizpideak.