EQUO Berdeak Gipuzkoak tokiko merkataritza –merkataritza baliagarria– sustatzearen aldeko apustua egiten du klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzeko, Zaldunbordako eta horrelako makroproiektuen aurrean

  • Herri eta hirien biziberritzea bultzatzen du tokiko merkataritzak, mugikortasun-premiak gehitu gabe, eta, hortaz, energia aurreztuz eta emisio kutsatzaileak gutxituz, ekonomia zirkularra ere bultzatzeaz gain

EQUO Berdeak Gipuzkoa Europako Alderdi Berdeko kide dugu, eta erakundeetatik lanean jarraitzeko bere konpromisoa berresten du, betiere elkarte ekologistei, tokiko merkatarien elkarteei eta Bidasoaldeko herritarrei laguntza eskainiz Zaldunbordako makroproiektuaren aurkako erreibindikazioetan.

Ildo horretan, EQUO Berdeak Gipuzkoak tokiko merkataritza –merkataritza baliagarria– sustatzearen aldeko bere apustua berresten du klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzeko, Zaldunbordako eta horrelako makroproiektuen aurrean. Tokiko merkataritza beharrezko elementuetako bat dugu klima-emergentziaren aurkako borrokan, herri eta hiriren biziberritzea bultzatzen duelako mugikortasun-premiak gehitu gabe, eta, hortaz, energia aurreztuz eta emisio kutsatzaileak gutxituz, ekonomia zirkularra ere bultzatzeaz gain.

Onura horien aurrean, nabarmena da Zaldunbordako makroproiektuaren eraginez Bidasoaldeak izango dituen ondorioen larritasuna:

-Ingurumenaren ikuspuntu soiletik begiratuta, Zaldunborda (Zaldunborda Gaina) lurzatia –Hondarribia– Aiako Harria / Jaizkibel korridore ekologikoan barne hartuta dago.

– Araso Mendebaldea izenez ezagututako Araso industrialdearen –Irun– handitze-proiektua, Irungo udalaren ekimenez duela 5 urte aurkeztutakoa, baztertu egin zuten korridore ekologiko hori bera eraginpean hartzen zuelako.

Erantsita doa bi lurzatien kokapena oro har adierazten duen ortoargazki bat (Araso industrialdearen handipena urdinez, Zaldunborda gorriz), baita Aiako Harria/Jaizkibel korridore ekologikoaren orientazioa ere (gezi berdea).

Gainera, inguruko tokiko merkataritza hartuko du eraginpean macrooulet horrek, eta eragina izango du Iparraldean, Nafarroan eta Euskadi osoan.

EAJren eta beste alderdi batzuen kontraesanak erakusten ditu makroproiektu hau martxan jartzeak. Eusko Legebiltzarrean merkataritza-azalera handien interesak bultzatzeko ingurumen-babesaren arloko arau-aukerak murrizteaz gain, modu desleialean jokatzen dute udalerrietan, gunearen eraikuntza ahalbidetuz eta proiektua eurek berek atzeratutako lege bat onartu baino egun bakar bat lehenago onartuz. “QB Gipuzkoan konpromisoa hartzen dugu parte hartzen dugun erakundeetatik lanean jarraitzeko, baita etorkizunean lanean egongo garen erakundeetatik ere, eta kalean elkarte ekologistei, tokiko merkatarien elkarteei eta Bidasoaldeko herritarrei laguntza eskainiko diegu herritar guztien ona defendatuko duten erreibindikazio eta ekintzetan, eskualdeari aberastasuna inoiz ere itzuliko ez dion enpresa baten interes ekonomikoaren aurrean ”, adierazi dutenez.