UdalBerri, Podemosek, Ezker Anitza – IUk eta Equo Berdeak osatutako koalizioak, toki-mailan pertsonentzako elikadura-ohitura osasungarriagoak eta animaliak eta ingurumena gehiago errespetatzen dituztenak sustatzea du helburu. Horregatik, udal-taldeak ekaineko osoko bilkuran defendatuko duen proposamenaren bidez eskatuko du iturriko-ura, elikadura begetarianoa eta beganoa sustatzea, eta vending-makinetan produktu osasungarriak eta bidezko merkataritzakoak eskaintzea.
Animalia jatorria duten elikagaien ekoizpenak, animalien sufrimendua abeletxe industrialetan areagotzeaz gain, begetalen ekoizpenaren ingurumen-inpaktua baino hamar bidez handiagoa da. Hori da azterlan zientifikoek esaten dutena, adibidez Science aldizkari ospetsuan duela gutxi argitaratu den artikuluan ondorioztatzen da, animalia-jatorriko produktuek elikaduraren produkziora bideratzen den lurraren % 83 behar dutela eta negutegi-efektuko gas-emisioen ia % 60aren erantzule direla. Era berean, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen gomendioei jarraikiz, proposamenak adierazten du garrantzitsua dela jatorri begetal duten elikagaiak sustatzea klima-aldaketaren aurka borrokatzeko modu gisa.
Datu hauekin, UdalBerrik Aburtoren Gobernuari, eskatzen diona zera da: udalak bere arlo eta udal-erakunde guztietatik zuzenean kontratatzen dituen catering guztietan aukera begetarianoa eta beganoa barnean hartzea.
“Instituzioak eredu izan behar dira. Hau dela eta, erakunde-mailan eta eguneroko lanean bizi-ohitura osasungarriagoak sustatzea nahi dugu. Gainera, gure proposamena onartuz gero, soilik jatorri begetala duten elikagaiak kontsumitzen dituzten hiritarrek alternatiba bat izango lukete. Eta pertsona hauek, gero eta gehiago dira.”, adierazi du Carmen Muñoz-ek, Udalberriko bozeramailea.
Iturriko ura sustatzea
Bestalde, koalizioak Bilboko urari balioa eman nahi dio. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa bera izan da gure hirian askotan iturriko uraren kontsumoa sustatu duena, uraren kalitate handia eta prezioa kontuan izanik. Zentzu honetan, UdalBerrik Udalari eskatzen dio antolatutako ekitaldi guztietan iturriko ura zerbitzatzea kristalezko pitxar eta edalontzitan, aztarna ekologiko txikiagoa lortzeko.